- 1 aukera: Erregistratu zeure domeinua agente erregistratzaile baten bitartez
- 2 aukera: Erregistratu zeure domeinua Dominios.es-en bitartez
Orri honetan dominios.es-en bidez “.es” domeinu bat erregistratzeak zenbat balio duen aurkituko duzu; orobat, agente erregistratzaile ezberdinen bidez erregistratzeak zenbat balio duen inguruan informazioa aurkituko duzu ere.
- 1 aukera: Erregistratu zeure domeinua agente erregistratzaile baten bitartez
- 2 aukera: Erregistratu zeure domeinua Dominios.es-en bitartez
Agente erregistratzaileak zure domeinuaren erregistroa eta berrikuntza kudeatzeko arduradunak dira. Lehia askean aritzen direlarik, prezio baxuak eskaintzen dituzte eta beraz agente erregistratzaile bakoitzak ezarriko ditu erregistratzeko eta berritzeko prezioak.
Prezioak kontsultatu nahi izanez gero jarri beraiekin harremanetan edo zoaz beren webgunera. Hona hemen Red.es-enonetsitako agente erregistratzaileen zerrenda non harremanerako datuak aurkituko dituzun.
Agente erregistratzaileek abantaila gehigarriak eta balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen dituzte, besteak beste:
Zerbitzarien ostatatzea
Txantiloiak eta webguneen diseinua
Helbide elektronikoa
Patenteen erregistroa, etab
Dominios.es erakundean agente erregistratzaileen irudia aktiboki sustatzen dugu. Zerbitzu osagarriak eta prezio onenak eskaintzen dituzte.
Erregistro zuzena bakarrik eskaintzen da inguruabar bereziak direla eta bitartekorik behar ez duten egoera oso zehatzetarako. Dominios.es-en bidezko erregistro zuzenak soilik domeinuaren izena eskaintzen du, inolako zerbitzu gehigarririk gabe.
Bere baldintza zehatzak direla-eta, tarifen aginduek araututako agente erregistratzaileen prezioa baino handiagoa da..
Zure “.es” domeinua Dominios.es-en bidez erregistratzea erabakitzen baduzu, dagozkizun domeinuen egungo urteko tarifak beherago erakusten dira, BEZ barne:
Tipo de dominio | Precio de alta | Precio de renovación |
---|---|---|
.es | 33,88€ | 33,38€ |
.com.es | 14,08€ | 14,08€ |
.nom.es | 14,08€ | 14,08€ |
.org.es | 14,08€ | 14,08€ |
Tipo de dominio | Precio de alta | Precio de renovación |
---|---|---|
.edu.es | 36,51€ | 36,51€ |
.gob.es | 36,51€ | 36,51€ |
Dominios.es-ek eskainitako tarifei buruz informazio gehiago behar izanez gero, zoaz aginduko dokumentura, bertan tarifak ezartzen baitira:
Zure ".es" domeinua gurekin erregistratzen duzunean ST (saltokiko terminala) ordainketa-atebide seguruaren bitartez ordain dezakezu.
Ordainketa elektronikoa honako metodoen bidez gauzatu dezakezu:
Txartel segurua.
Visa, Mastercard, Maestro eta 4B motako zordunketa- edo kreditu-txartelen bidez.
Eskudiruzko ordainketa
Eskudiruz ordaindu nahi izanez gero, Dominios.es bulegoetara joan beharko duzu
• Zordunketagatiko ordainketa.
Zordunketagatiko ordainketa egin ahal izateko, NAN elektronikoa edo FNMT motako ziurtagiri digital bat izan behar duzu, eta SEPA eremuan egon.
Ordaintzeko Aginte-panelean. sartu behar duzu
Idatzi zure identifikatzailea eta pasahitza eta panel pribatuan sartuko zara; orduan zure domeinuaren alta egiteko edo berritzeko ordainketa gauzatu ahalko duzu.
Eragiketa onartu denean mezu bat jasoko duzu, non domeinuaren altaren ebazpena eta alta egiteko edo berritzeko eskariak eransten diren, kasuan kasu, eta ordainduta agertzen diren.
Erabiltzaile gidako “3.6.6. Ordainketa-atebidea” atalean ordainketa nola egin dezakezun azaltzen dizugu: