Nola bilakatu agente erregistratzaile

Nola bilakatu agente erregistratzaile

Agente erregistratzailearen agiria eskatu ahal izateko honako prozedura hau jarraitu behar duzu, eta Dominios.es-i aurrerago azaltzen diren dokumentuak bidali:

Orri honetan honako informazio hau aurkituko duzu:

Prozedura

Agente erregistratzailearen agiria eskatzeko honako prozedura hau jarraitu behar duzu:

 

1. urratsa.

Bidali datuen inprimakia

Bete datuen inprimakia.

Datu horiek bidali ondoren, dokumentazio osagarria bidaltzeko argibideak emango dizkizugu.

 

 

2. urratsa.

Dokumentu gehigarriak

Gero Dominios.es-i derrigorrez honako dokumentuak bidali beharko dizkiozu:

 

  Antolakunde eskatzailea eratu izanaren eta dagokion erregistroan inskribatu izanaren ziurtagirien kopia (*)

Interesdun atzerritarrek dokumentu hori jatorrizko herrialdetik kanpo onartzeko legalizatuta bidali beharko dute, kasuan kasu dagokion prozedura jarraituz (Hagako apostilla edo autentifikatzeko kate-kontsularraren mekanismoa).

(*)Oharra: Soilik Espainiako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden antolakuntzentzat.

 

  Zure izenean sinatzen duen pertsona ordezkatzeko ahalmen nahikoa (*)

Interesdun atzerritarrek dokumentu hori jatorrizko herrialdetik kanpo onartzeko legalizatuta bidali beharko dute, kasuan kasu dagokion prozedura jarraituz (Hagako apostilla edo autentifikatzeko kate-kontsularraren mekanismoa)

(*)Oharra: Soilik Espainiako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden antolakuntzentzat.

 

  Antolakunde eskatzailearen aitorpena

, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Lege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 60.1. artikuluan ezarritako debekuren baten pean erori ez dela adierazten duena, kontratuko bigarren klausulako 2.2. atalean ezarritako terminoetan, eta kontratuaren I. eranskinean dagoena: Aitorpenerako eredua.

 

  Agente erregistratzailearen funtzioak burutzeko beharrezkoa den gaitasun tekniko eta profesionala frogatzen duen inprimakia (kontratuko bigarren klausulako 2.3 atala, kontratuaren II. eranskinean dagoena).

Horretarako, antolakundeak dokumentuan agertzen diren galdera guztiei erantzun eman beharko die; dokumentu horretan besteak beste azpiegitura teknikoari buruz, egitura korporatiboari buruz, esperientziari buruz eta parte hartu duen proiektu adierazgarriei buruz galdetzen da.

Dokumentuaren orri guztiak sinatu beharko dira bidali aurretik.

 

  Ziurtagiriaren eredua, zeinaren bidez aseguratzaileak ziurtatzen duen bere bezeroak kontratatutako polizak agente erregistratzaile jardueratik eratorritako erantzukizun zibila estaltzen duela, kontratuaren hamabigarren klausulak ezartzen duenaren arabera, eta kontratuaren IV. eranskinean dagoena.

Edo aseguratzaileak luzatutako beste edozein ziurtagiri-eredu, baldin eta Red.es-ek ezarritako baldintzak betetzen direla adierazten badu, eta aseguratzaileak sinatuta eta zigilatuta bidaltzen badu.

Jatorrizko agiria bidali behar delarik, ez da inprimatutako sinadurarik onartuko.

 

  Abala edo bermea, kontratuko hirugarren klausulako 3.9 atalaren arabera: abalaren eredua.

Baldintza hau betetzat joko da Red.es-en banku-kontuan diru-sarrera bat egiten bada, kontratuaren hirugarren klausulako 3.9 atalean ezarritako zenbatekoan, fidantzaren kontzeptupean.

Bigarren aukera nahiago dutenek abalaren beharrean kontuan diru-sarrera egin nahi dutela azaldu ahal dute, eta gainerako dokumentuak aurkeztu.

3. urratsa.

Kontratuaren sinadura

Dominios.es-ek kontratuaren eraginkortasunaren menpeko baldintzak betetzen dituzula frogatu duzula ziurtatu duenean, Dominios.es-ek kontratua sinatuko du eta zuk sinatu ezazun bidaliko dizugu.

Egiaztatzeko interesa duen antolakundeak emandako ordezkaritzarako ahalmena frogatu duen pertsonak kontratuaren kopia bat sinatu beharko du bere orri guztietan;halaber, kontratuaren eranskin guztiak sinatuko ditu eta Dominios.es-i bidaliko dizkio, jasotako jarraibideei jarraiki.

 

 

4. urratsa.

Fakturaren igorpena eta ordainketa

Orduan Dominios.es-ek altaren kuotaren ordainketari dagokion faktura, agente erregistratzailearen funtzioa betez.

Dominios.es enpresa-erakunde publikoak emandako kontuan ordaindu beharko duzu (Kontratuaren bigarren klausularen 2.1 atala).

 

 

5. urratsa.

Teknika altua

Altaren kuotaren ordainketa jasotakoan Dominios.es-ek orobat ".es” kodedun domeinuaren izena kudeatzeko tresnetan zuzen sartzen dela egiaztatuko du.

Hori egin eta gero, ".es” kodedun domeinuaren izenen erregistroaren aurrean onetsitako agente erregistratzaileen zerrendan sartuko da antolakundea , eta beraz egiaztapen prozedura amaitutzat joko da.

 

 
 

Oharra: Kontratua eta I. eta II. Eranskinak elektronikoki sinatuta bidal daitezke; halako kasuetan, ez da eskuz idatzitako sinadurarik beharko. Sinadura elektronikoa erabili ahal izateko, NAN elektronikoa (NANe) edo hauetariko erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da:

Onartutako erakunde ziurtatzaileen zerrenda

  • AC Camerfirma Certificados Camerales
  • AC Camerfirma Express Corporate Server v3
  • ANCERT Certificados Notariales Corporativos
  • ANCERT Certificados Notariales
  • ANCERT Certificados Notariales Personales
  • ANCERT Certificados CGN
  • ANCERT Certificados FERN
  • ANCERT Certificados para empleados
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Público
  • ANCERT Certificados para Corporaciones de Derecho Publico
  • ANCERT Corporativos Personales V2
  • ANCERT Corporativos de Sistemas V2
  • ANCERT Certificados para empleados V2
  • ANCERT Certificados Notariales Corporativos V2
  • ANCERT Certificados Notariales V2
  • ANCERT Certificados Redes Privadas V2
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Publico Personales V2
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Publico de Sistemas V2
  • ANCERT Certificados Notariales Personales V2
  • ANCERT Certificados Notariales de Sistemas V2
  • ANCERT Certificados FERN V2
  • ANCERT Certificados CGN V2
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Publico V2
  • Chambers of Commerce Root
  • PSC Banesto Root
  • PSC Banesto Clientes
  • CA E.P.E. RED.ES
  • Autoridad de Certificación de la Abogacía
  • ACA - Certificados Corporativos
  • Root CA Generalitat Valenciana
  • ACCV-CA1
  • ACCV-CA2
  • AC DNIE 001
  • AC DNIE 002
  • AC RAIZ DNIE
  • EC-ACC
  • EC-IDCat
  • EC-AL
  • EC-AL
  • EC-GENCAT
  • EC-PARLAMENT
  • EC-SAFP
  • EC-UR
  • EC-URV
  • AC Firmaprofesional - CA1
  • FNMT Clase 2 CA

Agente erregistratzailea izatearen abantailak

Dominios.es guneak abantaila-sorta eskaintzen die onetsitako bere agente erregistratzaileei:

 

  Domeinuen tarifa esklusiboakagente erregistratzaileentzat.

Domeinu mota Erregistratzeko edo berrikuntzako tarifa onetsitako agente erregistratzaileentzat (BEZ kanpo)
.es 4,09€
.com.es, .nom.es, .org.es 1,29€
.gob.es, .edu.es 10,34€

Xehetasunak aztertu nahi izanez gero kontsultatu Prezio publikoen agindua.

pdf

Prezio publikoen agindua

Archivo PDF

76,3 KB

  Prezio publikoen agindua -arreta-linea esklusiboak eta online kudeatzeko sistema telematikoa.

  “.es” kodedun domeinuak kudeatzeko sistema automatikoa, denbora errealean “.es” domeinuen alta egiteko.

  Extranet zerbitzuak, domeinuak kudeatzeko.

  Etengabeko prestakuntza erregistroaren araudian eta prozeduretan.

  Domeinuak Erregistratzeko Batzordean (CRD) sarrera ,eta aldizkako bilerak agente erregistratzaileekin.

  Agente erregistratzaileak bultzatutako .es kodedun domeinuen sustapen-ekintzen diru-laguntzak jasotzeko aukera (bolumenaren araberako deskontuak, komunikabideetan hedatzeko ekintzen finantzaketa, etab.).

  Red.es beste enpresekin lankidetzan aritzeko hitzarmenetan parte-hartzea.

Interesgarria izan daiteke ere

  • Gure agente erregistratzaileak

    Begiratu zure domeinua erregistratzeko eskura dituzun agente erregistratzaileen zerrenda. 

  • Zehaztapenak eta baldintzak

    Begiratu jakin beharreko guztia “.es” domeinu bat erregistratu aurretik.  

  • Agente erregistratzailea izatearen abantailak

    Informa zaitez Dominios.es-ek onetsitako agente erregistratzaileei eskaintzen dizkien onurei buruz