Aldatu agente erregistratzailea

Aldatu agente erregistratzailea

dominio.es kudeatzailea aldatzeko informazioa aurkituko duzu atal honetan, hau da, agente erregistratzaile batetik bestera nola aldatu.

Halaber, agente erregistratzaile baten kudeaketari nola uko egin eta Dominos.es-ekin kudeaketa zuzena nola egin. Izapide honek Transferentzia izena du.

Nola aldatu agente erregistratzailea

Agente erregistratzaile berri bat zure domeinuaz arduratzea nahi baduzu, hautatutako agente erregistratzailearekin harremanetan jarri beharko duzu eta berak bidali beharko dio transferentziaren eskaera Dominios.es-i; eskari hori zure domeinuaren administrazio-harremanetarako pertsonak onartu beharko du.

Kontsultatu onetsitako agente erregistratzaileen zerrenda osoa..

Nola uko egin nire agente erregistratzailearen zerbitzuei

Zure domeinua zuzenean Dominios.es-ekin kudeatu nahi baduzu eta zure egungo agente erregistratzailearen kudeaketari uko egin nahi badiozu, zoaz Dominios.es-en aginte-panelera zure identifikatzaileaz eta pasahitzaz baliatuta, bilatu domeinua “nire domeinuak” atalean eta hautatu “ukatu agente erregistratzailea”.

Kontsultatu Erabiltzaile gida prozedura hauei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero:

Interesgarria izan daiteke ere

  • Gure agente erregistratzaileak

    Begiratu zure domeinua erregistratzeko eskura dituzun agente erregistratzaileen zerrenda. 

  • Araudia

    Araudi aplikagarri guztia, esleipen eta berrikuntzaren tarifak, prozedura operatiboak eta abar kontsultatu ahal dituzu. 

  • Aldatu domeinuaren titularra

    Begiratu nola alda dezakezun “.es” domeinu baten titularra, bai agente erregistratzaile batek kudeatzen badu baita Dominios.es-ek kudeatzen badu ere.