Berritu zure domeinua

Berritu zure domeinua

Zure .es domeinua urtean zehar nahi duzunean berritu ahal duzu, epemuga heldu arte itxoin gabe, 1, 2, 3, 4, 5 edo 10 urtez.
Domeinuaren izena agente erregistratzailearen bidez edo zuzenean Dominios.es-en bidez berritu ahal da.

Berritu zure domeinua agente erregistratzaile baten bitartez

Agente erregistratzaile batek domeinu bat kudeatzen badu, jar zaitez harremanetan berarekin zure domeinuaren berrikuntzaz ardura dadin.

Iraungitze data baino 5 egun lehenago agente erregistratzaileak domeinuaren berrikuntza eskatu ez badu, Dominios.es-ek administrazio-harremanetarako pertsonari egoera hori jakinaraziko dio.

Berritu zure domeinua Dominios.es-en bitartez

Domeinu bat Dominios.es-en bitartez kudeatzen ari bada eta iraungitze data baino hamar egun lehenago haren berrikuntza eskatu ez bada, Dominios.es-ek administrazio-harremanetarako pertsonari egoera hori jakinaraziko dio, eta berrikuntza eskatzeko eta ordaintzeko epea jakinaraziko dio ere.

Dominios.es-ekin berritzeko tarifak

Zure “.es” domeinuaren berrikuntza

Zuzenean Dominios.es-ekin erregistratutako “.es” kodedun domeinu bat baduzu, zure domeinua berritzeko egungo urteko tarifak hauexek dituzu, BEZ barne:

Domeinu mota Altagatik prezioa Berrikuntzagatik prezioa
.es 33,88€ 33,38€
.com.es 14,08€ 14,08€
.nom.es 14,08€ 14,08€
.org.es 14,08€ 14,08€

Domeinuen izen berezien berrikuntza

Domeinu mota Altagatik prezioa Berrikuntzagatik prezioa
.edu.es 36,51€ 36,51€
.gob.es 36,51€ 36,51€

Dominios.es-ek eskainitako tarifei buruz informazio gehiago behar izanez gero, zoaz aginduko dokumentura, bertan tarifak ezartzen baitira:

pdf

Tarifen agindua

Archivo PDF

76,3 KB

Zure domeinua berritzeko ordaintzeko moduak

Zure ".es" domeinua gurekin berritzen duzunean ST (saltokiko terminala) ordainketa-atebide seguruaren bitartez ordain dezakezu.

Ordainketa elektronikoa honako metodoen bidez gauzatu dezakezu:

Txartel segurua.

Visa, Mastercard, Maestro eta 4B motako zordunketa- edo kreditu-txartelen bidez.

Eskudiruzko ordainketa

Eskudiruz ordaindu nahi izanez gero, Dominios.es bulegoetara joan beharko duzu

Zordunketagatiko ordainketa

Zordunketagatiko ordainketa egin ahal izateko, NAN elektronikoa edo FNMT motako ziurtagiri digital bat izan behar duzu, eta SEPA eremuan egon

Interesgarria izan daiteke ere

  • Gure agente erregistratzaileak

    Begiratu zure domeinua erregistratzeko eskura dituzun agente erregistratzaileen zerrenda. 

  • Aldatu administrazio-harremanetarako pertsona

    Begiratu nola alda dezakezun “.es” domeinu baten administrazio-harremanetarako pertsona, bai agente erregistratzaile batek kudeatzen badu baita Dominios.es-ek kudeatzen badu ere.  

  • Aginte-panela Dominios.es

    Sartu erabiltzailearen eremuan eta zure domeinua Dominios.es-ekin kudeatzen baduzu, bertan berritzeko aukera izango duzu.