Balio erantsiak

Balio erantsiak

Etengabe hobetze aldera, ".es" domeinuaren Erregistro Ofizialak hainbat teknologia eta prozedura gehigarri ezarri ditu zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Helburua da herritarren eskakizunak betetzea segurtasunari, konektagarritasunari, iruzurraren aurkako borrokari, nortasun digitalari, merkataritza elektronikoari eta abarri dagokienez.
Balio erantsi horiei esker, ".es" domeinua aurreratu bilakatu da, erabiltzaileen beharrekin konprometitua.

Dominios.es-ek balio erantsi hauek eskaintzen ditu:

RISP

Sektore publikokoinformazioaren berrerabilpena (RISP). Bere “datu irekiak” ekimenari esker, mugarik gabe datu publiko batzuk eskura daitezke. RISPri buruzko informazio gehiago.

 

Whois 43 ataka

Whois 43 ataka zerbitzuaren bidez 43 atakaren bidez Dominios.es-en whois-ari buruzko kontsultak egin daitezke.

Bigarren eta hirugarren mailako domeinuei kontsultak egin ahal zaizkie, baita IDN karaktereak dituzten horiei ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 43 atakaren bidez whois zerbitzura sartzeko prozeduraren eskuliburua deskarga dezakezu.

Lankidetzak

Dominios.es iruzur elektronikoaren aurka ari da.

".es" domeinu-izenetan gertatzen den iruzur elektronikoari aurre egiteko, Red.es enpresa-erakunde publikoak Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalarekin ("INCIBE") lankidetzan dihardu. Erakunde horrek iruzur elektroniko mota guztiei ematen die arreta, eta, batez ere, ".es" izenarekin lotutako domeinu-izenen kasuetan jartzen du arreta.

Iruzur-kasu bat atzematen duzun bakoitzean, INCIBEra bidal dezakezu kasua, posta elektronikoaren honen bidez: incidencias@incibe-cert.es.

 

DNSSEC

Segurtasunerako luzapen-sorta delarik, hari esker datuen jatorria eta osotasuna ziurtatu ahal dira.

DNSSECi buruz gehiago jakiteko, kontsultatu dokumentu hauek:

IPv6

IP siglak Internet Protocol dira, euskaraz, Interneteko Protokoloa. Gailuek ezberdinek (ordenagailuak, telefono mugikorrak, bideratzaileak, etab.) sarean komunikatzeko erabiltzen dituzten mekanismoek osatzen dute protokolo hori.

IPv6 Internet Protokoloaren 6. bertsioari dagokio, eta IPv4-ren ondorengoa da. Protokoloa nahiko hobetu da, eta abantaila garrantzitsuak ditu IPv4-rekin alderatuta.

IPv6-ri buruz gehiago jakiteko, kontsultatu ohiko galderen eskuliburua eta gainerako esteka interesgarriak:

pdf

IPv6 ohiko galderak

Archivo PDF

92,1 KB

Esteka interesgarriak:

Interesgarria izan daiteke ere

  • Nola erregistratu domeinu bat

    Aurkitu behar duzun informazio guztia zure domeinua erregistratzeko.  

  • Araudia

    Araudi aplikagarri guztia, esleipen eta berrikuntzaren tarifak, prozedura operatiboak eta abar kontsultatu ahal dituzu. 

  • Estatistikak

    Begiratu “.es” kodedun domeinuen erregistro-datuen garapena eta geure estatistikak