Aldatu domeinuaren titularra

Aldatu domeinuaren titularra

Ondoren azaltzen dizugu nola alda dezakezun “.es” domeinu baten titularra, bai agente erregistratzaile batek kudeatzen badu baita Dominios.es-ek kudeatzen badu ere. Izapide honek domeinuaren eskualdaketa izena du.

Titular aldaketa

Titularraren aldaketak edo ohiko eskualdaketak aspektu ezberdinak dakartza:

Domeinuaren aurreko titularraren eskaera titularra aldatzeko

1 aukera. Agente erregistratzaile batek kudeatutako domeinua

 

Zure “.es” domeinua agente erregistratzaile batek kudeatzen badu, honako agente erregistratzaile hauek ohiko eskualdaketa abiarazi ahalko dute:

 
  •  Zure domeinuaren izena kudeatzen duen agente erregistratzailea


  •  Domeinuaren titularra


  •  Administrazio-harremanetarako pertsona.

 

Agente erregistratzaileak prozedura abiarazten badu, titularrak edo administrazio kontuetarako pertsonak posta elektronikoz jakinarazpen bat jasoko dute prozeduraren hasiera berretsi edo ezeztatzeko.

 

Ondoren, Dominios.es-en aginte-panelera sartu beharko dute bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz sistemara ekintza balioztatzeko (berretsi edo ezeztatu).

 

Titularrak edo administrazio kontuetarako pertsonak hasten badute, Dominios.es-en aginte-panelera sartu beharko dute bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz, eta hautatu “domeinua eskualdatzeko eskaera” aukera.

 

2 aukera. Agente erregistratzaileak kudeatzen ez duen domeinua

 

“.es” domeinua ez badu agente erregistratzaile batek kudeatzen, honako hauek abiarazi ahal izango dute eskualdaketa prozedura:

 
  •  Domeinuaren titularra


  •  Administrazio-harremanetarako pertsona.

 

Titularrak edo administrazio kontuetarako pertsonakDominios.es-en aginte-panelera sartu beharko dute bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz, eta hautatu “domeinua eskualdatzeko eskaera” aukera.

 

Titular berriak baldintzak onartzeko eskaera

Izendatutako administrazio kontuetarako pertsona berriak posta elektronikoz jakinarazpen bat jasoko du, eskualdaketa baieztatzeko edo ukatzeko; horretarako Dominios.es-en aginte-panelera sartu beharko du bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz.

 

Baieztatzen badu zehaztapenak eta baldintzak onartutzat joko dira eta domeinuari dagozkion datuen eguneraketa eskatuko du.

Domeinuaren eskualdaketa berezia

Inter vivos edo mortis causa oinordetza unibertsalaren eta enpresen oinordetzaren kasuetan oinordekoak izen berbera erabiltzen jarraitu ahalko du, beti ere honako prozedura hau jarraituz gero:

 

Titular berriak baldintzak onartzeko eskaera.

 

Domeinuaren izenaren administrazio-harremanetarako pertsonak Dominios.es-en aginte-panelera sartu beharko du bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz, eta hautatu “domeinuaren eskualdaketa berezirako eskaera” aukera, eta erregistroaren datuen aldaketa eskatu.

 

Kasu horretan, puntu horri dagozkion inguruabar bereziak ematen direla dokumentuen bidez egiaztatu beharko duzu.

 

Eskaerak egiteko honako bide hauetakoren bat erabiliz identifikatu behar du eskatzaileak:

 
  1. A NANe/Ziurtagiri elektronikoa*.(*)


  2. B • NANaren edo egiaztagiriren baten fotokopia.

 

Dominios.es-ek goian azaldutako informazioa jaso eta balioztatu ondoren, bai titular berriari, edo hala badagokio bere agente erregistratzaileari, bai aurreko titularrari eskualdaketa burutu dela egiaztatuko dio posta elektronikoaren bidez.

 

Gogoan hartu “.es” domeinuari lotutako datuek zehatzak edo benetakoak izan behar dutela, batez ere titularrari eta Administrazio-harremanetarako pertsonari dagozkien datuak. Hala izango ez balitz, domeinua ezingo da eskualdatu eta Dominios.es-ek domeinuaren izena ezereztatzeko prozedura abiarazi dezake.

 

Prozedurari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu Erabiltzaile Gida.

(*) NANe/Ziurtagiri elektronikoa

 

NAN elektronikoa (NANe) edo hurrengo erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da.

Onartutako erakunde ziurtatzaileen zerrenda

  • AC Camerfirma Certificados Camerales
  • AC Camerfirma Express Corporate Server v3
  • ANCERT Certificados Notariales Corporativos
  • ANCERT Certificados Notariales
  • ANCERT Certificados Notariales Personales
  • ANCERT Certificados CGN
  • ANCERT Certificados FERN
  • ANCERT Certificados para empleados
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Público
  • ANCERT Certificados para Corporaciones de Derecho Publico
  • ANCERT Corporativos Personales V2
  • ANCERT Corporativos de Sistemas V2
  • ANCERT Certificados para empleados V2
  • ANCERT Certificados Notariales Corporativos V2
  • ANCERT Certificados Notariales V2
  • ANCERT Certificados Redes Privadas V2
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Publico Personales V2
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Publico de Sistemas V2
  • ANCERT Certificados Notariales Personales V2
  • ANCERT Certificados Notariales de Sistemas V2
  • ANCERT Certificados FERN V2
  • ANCERT Certificados CGN V2
  • ANCERT Corporaciones de Derecho Publico V2
  • Chambers of Commerce Root
  • PSC Banesto Root
  • PSC Banesto Clientes
  • CA E.P.E. RED.ES
  • Autoridad de Certificación de la Abogacía
  • ACA - Certificados Corporativos
  • Root CA Generalitat Valenciana
  • ACCV-CA1
  • ACCV-CA2
  • AC DNIE 001
  • AC DNIE 002
  • AC RAIZ DNIE
  • EC-ACC
  • EC-IDCat
  • EC-AL
  • EC-AL
  • EC-GENCAT
  • EC-PARLAMENT
  • EC-SAFP
  • EC-UR
  • EC-URV
  • AC Firmaprofesional - CA1
  • FNMT Clase 2 CA

Interesgarria izan daiteke ere

  • Gure agente erregistratzaileak

    Begiratu zure domeinua erregistratzeko eskura dituzun agente erregistratzaileen zerrenda. 

  • Araudia

    Araudi aplikagarri guztia, esleipen eta berrikuntzaren tarifak, prozedura operatiboak eta abar kontsultatu ahal dituzu. 

  • Aginte-panela Dominios.es

    Sartu erabiltzailearen eremuan eta zure domeinua Dominios.es-ekin kudeatzen baduzu, bertan berritzeko aukera izango duzu.