Berreskuratu zure domeinua

Berreskuratu zure domeinua

Red.es enpresa-erakunde publikoak garatutako Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko sistema (DRP) ".es" domeinua duten izenak erabiltzeari buruz, nazioartean aplikatzen direnetan oinarrituta dago, baita Interneteko domeinuen izen-sistema kudeatzen duten jarduerak burutzen dituzten erakunde eta nazioarteko erakundeek emandako aholkuetan ere.

Zure domeinua berreskuratzeko prozedura

Auzia Red.es enpresa-erakunde publikoak onetsitako gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko hornitzaile baten aurrean jarri behar da, Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozeduraren araudiaren 13. artikuluaren arabera. ".es" domeinuaren izena duten gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko sisteman ezagutu beharreko hainbat rol daude:

Red.es

tRed.es enpresa-erakunde publikoa, kasu honetan bere funtzioak honako hauek dira: Hornitzaileek dituzten eginbeharrak zaintzea eta adituak ezarritako konponbideak gauzatzea.

Hornitzailea

Hornitzailea, hots, irabazi asmorik gabeko erakundea, demandak administratzen dituena eta demanden izapidetzea zaintzen duena hemen ezarritakoaren arabera: Araudia, adituak inpartzialtasunez eta askatasunez izendatuz.

Partes

Auzi-jartzailea, hornitzailearen aurrean eta demandatuaren aurka demanda jartzen duen pertsona fisikoa edo erakundea, eztabaidagai den ".es" domeinuaren titularra.

Aditua

Aditua, hots, gatazkak epaiketaz kanpo ebazten esperientzia duen onetsitako profesionala, eztabaida zorroztasun eta askatasun handiz konponduko duena, eskaeraren eta erantzunaren edukia kontuan hartuz.

Zure domeinua berreskuratzeko baldintzak

Dagoeneko esleituta dagoen ".es" domeinuaren izen baten aurretiazko eskubideak * izatea beharrezkoa da sistema hori erabiltzeko, 2005eko azaroaren 7an onartutako Gatazkak ebazteko prozeduraren araudiaren,arabera.

Espainiari dagokion ".es” herrialde-kodepeko domeinuaren izenen kasuan gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko sistema erabili ahal du pertsona fisiko orok, izaera juridikoa duen edo halakorik ez duen entitate orok, baldin eta honako aurreko eskubideren bat baldin badute:

  •  Espainian behar bezala erregistratutako entitate-izenak, jatorriaren izenak edo adierazpenak, izen komertzialak, marka erregistratuak edo Espainian babestutako jabetza industrialeko bestelako eskubideak.

     

  •  Izen zibilak edo goitizen ospetsuak, baldin eta sortzaile intelektualak, politikariak eta ikuskizun- edo kirol-pertsonaiak, besteak beste, profesionalki identifikatzen badituzte.

  •  Herri Administrazioen eta Espainiako erakunde publikoen izen ofizialak edo erraz ezagutzen diren izenak.

".es" domeinuaren izen-erregistroak izaera espekulatiboa edo gehiegikeriazkoa* duela frogatu behar da eta bereziki:

  •  ".es" domeinuaren izena beste termino baten berdina edo berdintsua izatearen arrazoiak, auzi-jartzaileak beste termino horren gaineko aurretiazko eskubideak dituela esaten duela.

  •  Auziaren xede den domeinuaren izenaren edo izenen gain salatuak eskubiderik edo legezko interesik ez duela uste izatearen arrazoiak.

  •  Domeinuaren izen-erregistroa asmo txarrez gauzatu dela edo erabiltzen ari dela uste izatearen arrazoiak.

".es" domeinuaren izena asmo txarrez erregistratu edo erabili da, honako kasu hauetan:

  •  Salatuak ".es" domeinuaren izena erregistratu edo eskuratu duenean, oinarrian edozein zergati dela-eta ".es" domeinuaren izenaren erregistroa saltzeko, alokatzeko edo lagatzeko auzi-jartzaileari (aurretiko eskubideak baditu) edo bere lehiakide bati, eta eragiketa horren balioak domeinuaren izenarekin zuzenean erlazionatutako kostua gainditzen duenean; edo

  •  Salatuak ".es" domeinuaren izena erregistratu duenean, aurretiko eskubideak dituenari domeinuaren izenaren bidez horien erabilera galarazteko helburuarekin, baldin eta salatuak halako jarduera garatu badu; edo

  •  Salatuak ".es" domeinuaren izena erregistratu duenean, oinarrian lehiakide baten jarduera komertzialean eragiteko; edo

  •  Salatua, ".es", domeinuaren izena erabiltzean, irabazi asmoz internet erabiltzaileak bere webgunera edo beste edozeinetara apropos erakartzen saiatu denean, baldin eta horrek nahasmendua sorrarazi badu auzi-jartzailearen identitateari dagokionez bere webgunearen edo webgunean dagoen produktu edo zerbitzu baten iturriaren, babesaren, afiliazioaren edo sustapenaren inguruan; edo

  •  Salatuak aurrekoen antzeko ekintzak burutu dituenean, auzi-jartzailearen aurka.

Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozedurari ezingo zaio ekin ".es" domeinu izenaren ezereztatze prozedura bat irekita egonez gero. Edonola ere auzibidea beti zabalik egongo da Aldeentzat, demandaren egoera bata ala bestea izan.

Hornitzaileek ezarritako tarifa ".es" domeinu izenen gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko 1.400 eurokoa da.

Eskaera konpontzeko, adituak kontuan hartuko ditu aldeek aurkeztutako aitorpenak eta agiriak.

Adituak, eskaera jarri eta batezbesteko 2 HILABETEko epean ebazpen arrazoituaren bidez, konponbidea aurkituko du demandaren asmoarekin bat etorriz, eta hortik kanpoko kontuak ezin izango ditu erabaki.

DRPa arautzen duen aginduaren 13. artikuluaren arabera, auzi-jartzaileak demandan lortu nahi duena azaldu beharko du, hau da, auzi-jartzaileari domeinu izena eskualdatzea edo ezeztatzea

Prozedura

Hautatu duzun hornitzaileari honako informazio hau eman beharko diozu:

  •   Demandaren (3) kopia, inprimatuta edo formatu elektronikoan

  •  Domeinu(ar)en izena(k)

  •   Auzi-jartzailearen datuak

  •   Komunikatzeko era

  •   Salatuaren datuak

  •  Agente erregistratzailea(k)

  •   auzi-jartzailearen aurretiko eskubideak

  •   Gehiegizko erregistroaren argudioa (5.000 hitz gehienez)

  •   Demandaren xedea (domeinuaren eskualdaketa edo ezeztatzea eskatzen den)

  •  Prozedura judizialak

  •   Espainiako jurisdikzioaren menpe egoteko aitorpena

  •   Erreklamatuko ez delako aitorpena

  •   Aurretiko eskubideen frogagiriak

DRP prozeduraren ebazpena

Demanda aurkeztutakoan, hornitzaileak domeinua blokeatuko dela jakinaraziko dio Red.es-i Horrek esan nahi du domeinuaren baja ezin dela bideratu, ezin dela eskualdatu eta hari loturiko datuak ezin direla aldatu Domeinuaren titularrak (salatuak) 20 egun naturaleko epea du demandari erantzuteko. Ezarritako epea amaitutakoan izendatutako adituak ebazpena emango du. Adituak erabaki dezake:

1 aukera

Demandari aldez oniritzi

A. Auzi-jartzaileari domeinuaren izena ematea:  kasu horretan, erabakia alde biei eta Red.es-i jakinarazi eta hilabete batera gehienez eskualdaketa eskaera bat bidali beharko du transmisionDRP@dominios.es helbidera. Eskaera jaso ondoren, auzi-jartzaileari domeinuaren izena besterenduko zaio.

B. Domeinu-izena ezeztatu eta libreki esleitzeko geldituko da. Auzi-jartzaileak demandan eztabaidagai den domeinuaren izena transmititu nahi duela adierazten ez badu.

 

2 aukera

Demanda aintzat ez hartzea.

Hori hala balitz, adituak salatuak arrazoia duela esango du eta, ondorioz, domeinu-izena lehengo titularraren esku geratuko da.

30 eguneko epean alde bietako edonork Red.es-i eskumena duen epaitegi batean prozedura judiziala abian jarri duen agiri akreditatu baten berri emango balio, Red.es-ek erabakia ez du gauzatuko eta bertan behera utziko du prozedura judizial hori amaitu dela jakin arte, organo judizialak bestelakorik esan ezean.

 

 

Eskualdaketa eskaera

Eskualdaketa eskaera gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozeduran idatzitako ebazpenaren arabera:

Epaiketaz kanpo ebazteko hornitzaileak

".es” domeinuaren izenen gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko hornitzaileak Red.es enpresa-erakunde publikoak onetsitako entitateak dira; gatazkak epaiketaz kanpo ebazten esperientzia dutelarik, baita jabetza industrial eta intelektuala defendatzen esperientzia ere, horrek inpartzialtasuna eta independentzia bermatzen du demandak bideratzean eta gatazka ebatziko duen aditua izendatzean. Emandako baldintzen arabera, objektiboak, gardenak eta ez-diskriminatzaileak, Red.es enpresa-erakunde publikoak hautatutako gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko hornitzaileak honako hauek dira:

Adituak

".es" domeinuaren izenen gatazkak ebatziko dituzten adituek domeinu-izenen gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko goi-mailako prestakuntza eta esperientzia dutelarik, gatazkak ebazteko aparteko bermea dira.

Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozeduraren araudian ezarritako tresnek adituaren inpartzialtasuna eta askatasuna bermatzen dute. Dena-dela auzi-jartzaileak nahiz salatuak aditua ordeztea eska dezakete, demandan inpartziala eta independentea ez dela uste badute.

Emandako ebazpenak

Espainiari dagokion ".es” kodedun domeinuaren izenen inguruan gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozedura arautzen duen arauaren 22. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Erregistroak prozedura horietan adituek emandako ebazpen guztiak argitaratuko ditu atal honetan.

pdf
Araudiaren 22. artikulua

Archivo PDF

570 KB

Emandako Ebazpenen argitalpena

Hemen adituek dagoeneko ebatzi dituzten ebazpenen zerrenda kontsultatu dezakezu:

Emandako erabakien zerrenda


727 Emandako Ebazpenen 1 - 8 ikusten ari zara

Interesgarria izan daiteke ere

  • Araudia

    Araudi aplikagarri guztia, esleipen eta berrikuntzaren tarifak, prozedura operatiboak eta abar kontsultatu ahal dituzu. 

  • Aldatu domeinuaren titularra

    Begiratu nola alda dezakezun “.es” domeinu baten titularra, bai agente erregistratzaile batek kudeatzen badu baita Dominios.es-ek kudeatzen badu ere.