Normativa

Normativa

Atal honetan, “.es” domeinu-izenei aplikatu beharreko araudia, esleitzeko eta berritzeko tarifak , eta Red.es-eko “.es” domeinu-izenen erregistroak kudeatzen dituen prozedura operatiboak, arautzen dituzten arauak zerrendatzen dira.

“.es” domeinu-izenen Plan Nazionala

Espainiako herrialde-kodearen mendeko domeinu-izenen Plan Nazionala (“.es”) da “.es” domeinu-izenen sistema arautzen duen testu arau-emaile nagusia. Horren bidez, “.es” domeinu-izenen esleipen-irizpideak garatzen dira.

Domeinu-izenen Plan Nazionala

“.es” domeinu-izenen Plan Nazionalean ezarritako alderdi garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:

Domeinu bat automatikoki esleitzen da libre badago (salbu eta “.gob.es” eta “.edu.es” luzapenak).

Espainiarekin interesak edo loturak dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok du domeinua eskuratzeko eskubidea.

Kendu egin dira lehenago aipatzen ziren zenbait mugapen, erregistroa malgutzeko.

Halaber, “.es” domeinu-izenen sintaxi-arauak (*) definitu ziren.

Bigarren mailako domeinuetarako, gehienez 63 eta gutxienez 3.

Hirugarren mailako domeinuetarako, gehienez 63 eta gutxienez 2.

(*) Sintaxi-arauak

Domeinu-izen batentzat onartzen diren karaktere bakarrak hauek dira:

Espainiako alfabetokoak: "a" tik "z" ra.

0tik 9ra bitarteko digituak.

Gidoia: "-" (Ezin du izan izenaren lehenengo edo azken karakterea).

Karaktere eleaniztunak: "á,à, é,è,í,ï,ó,ò,ú,ü,ñ,ç,l·l".

Ez dago bereizketarik minuskulen eta maiuskulen artean.

Domeinu-izen baten gehieneko eta gutxieneko luzerak hauek dira:

Berrikuntza horien helburua da, “.es” domeinu-izenen esleipenerako araudia eta prozesua bizkortzea eta malgutzea.

“.es” domeinu-izenen Plan Nazionalak aurreikusten du, zazpigarren atalean, red.es enpresa-erakunde publikoak debekatutako terminoen zerrenda baten eta erreserbatutako terminoen lau zerrenden onarpena, eta horien gainean mugatuta geratuko da esleipen askearen kontzeptua.

Zerrenda horiek red.es enpresa-erakunde publikoko presidenteak 2005eko irailaren 12an emandako instrukzioaren bidez onartu ziren, eta, horren laugarren atalean xedatutakoaren arabera, ebazpen hauek osatu eta eguneratu dituzte:

Hauek dira onartutako zerrendak:

Debekatutako terminoen zerrendan Interneteko terminoen zerrenda laburtu eta eguneratua dago, eta horiek domeinu-izen gisa erabiltzea debekatuta dago, nahasmena sor baitezakete.

Hiru dira izendapen askerik ez duten termino erreserbatuen zerrendak:

1. Lehenbizikoak organo konstituzionalen edo Estatuko beste erakunde batzuen eta Errege Etxeari buruzko terminoen izenen domeinu-izenak erreserbatzen ditu, aldez aurretik esleitu ez badira eta hutsik badaude ere.

2. Bigarrenak, ofizialki kreditaturiko nazioarteko eta nazioz gaindiko erakundeen izenen domeinu-izenak erreserbatzen ditu, aldez aurretik esleitu ez badira eta hutsik badaude ere.

3. Hirugarrenak lurralde-administrazio publikoen izen ofizialarekin bat datozen toponimoen

domeinu-izenak erreserbatzen ditu, aldez aurretik esleitu ez badira eta hutsik badaude ere.

“.es” domeinuei buruzko prozeduren instrukzioa

“.es” domeinu-izenen Plan Nazionalean “.es” domeinu-izenen erregistroari lotutako eta kudeatutako prozedurei buruz ezarritakoa 2010eko urtarrilaren 2ko Red.es-eko zuzendari nagusiaren instrukzioak garatzen du. Instrukzio horrek esleipenari eta “.es” domeinu-izenen erregistroari lotutako gainerako eragiketei aplika dakizkiekeen prozedurak garatzen ditu

 

“.es” domeinu-izenak interes orokorrez berriz esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

A continuación, podrás encontrar la zuzendari nagusiaren instrukzioa aurkituko duzu; horren bidez, aparteko interes orokorra izan dezaketen “.es” domeinu-izenak berriz esleitzeko prozedura ezartzen da.

 

Datu-basea araztearen bidez deuseztapen bereziko prozeduraren instrukzioa.

Atal honetan, Red.es-eko zuzendari nagusiaren instrukzioa aurkituko duzu; horren bidez, “.es” domeinu-izenen erregistroari lotutako datu-basea arazteko ezeztatze-prozedura berezia arautu eta garatzen da.

Informazio gehiago

 

Aplikatu beharreko tarifen instrukzioa.

Jarraian, Red.es enpresa-erakunde publikoko zuzendari nagusiaren instrukzioa , aurkituko duzu; horren bidez, prezio publikoen tarifak ezartzen dira, Espainiari dagokion herrialdearen kodearen (“.es”) domeinu-izenen gainean esleitzeko, berritzeko eta beste erregistro-eragiketa batzuk egiteko.


 

Aplikatu daitezkeen beste arau batzuk

1. Aplikatu daitezkeen arau nagusiak. .

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 84. artikuluaren 1a) 2. atalean ezarritakoaren arabera eratu da Red.es enpresa-erakunde publikoa. Sektore publikoko kontratuei buruzko legedian (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea) horri buruz jasotako aurreikuspenen arabera arautuko da kontratazio-araubidea.

Red.es enpresa-erakunde publikoa esleitzeko agintaritza da Espainiari dagokion “.es” herrialde-kodearekin interneteko domeinu-izenen eta -helbideen erregistroaren inguruan, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak zehaztutako erregistro-politikaren arabera, eta dagokion araudiaren arabera, , maiatzaren 9ko Telekomunikazioen 9/2014 Legearen Hamaseigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera. .

Maiatzaren 9ko Telekomunikazioen 9/2014 Lege Orokorrak zenbakikuntza-, helbideratze- eta izendapen-baliabide publiko gisa definitzen du domeinu-izena. Titulartasun publikoko baliabidea da, eta, beraz, esleitzean erabiltzeko eskubidea ematen da, eta ez haren jabetza. Testu arauemaile horrek berak ezartzen du baliabide publikoen gaineko eskubide horiek emateko prozedurak irekiak, objektiboak, ez-diskriminatzaileak, proportzionatuak eta gardenak izanen direla.

34/2002 Legeak, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa ,“.es” domeinu-izenen erregistroaren eragiketan garrantzi handiko zenbait atal arautzen ditu. Seigarren xedapen gehigarriak “.es” domeinu-izenak esleitzeko sistema arautzen du. Bestalde, zortzigarren xedapen gehigarrian, legez kanpoko jardueren aurkako borrokan Espainian ezarritako domeinu-izenen erregistroen lankidetza jasotzen da. Azkenik, bederatzigarren xedapen gehigarriak lankidetza sistema bat ezartzen du Interneteko sareari eragiten dioten zibersegurtasuneko gertakariak kudeatzeko.

 

2. Zerikusia duen araudia.

56/2007 Legea, abenduaren 28koa, Informazioaren Gizartea bultzatzeko neurriei buruzkoa. .

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. Red.es sektore publikoaren parte da, enpresa-entitate publikoa baita. Haren kontratazio-araubidea testu arauemaile honetan aurreikusitako erregulazio osoaren mende dago oso-osorik.

Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen 34. artikuluan ("Markak emandako eskubideak"), 3. atalean, ezartzen du emandako markaren titularrak honako hauek debekatu ahal izango dituela: “f) Ikurra erabiltzea komunikazio-sare telematikoetan eta domeinu-izen gisa.”

Zerga-, administrazio- eta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen , hemezortzigarren xedapen gehigarriak, zerga-, administrazio- eta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legearen 70. artikuluak aldatzen duena, jasotzen du “Espainiari dagokion herrialdearen kodeaz (.es) domeinu-izenak eta -helbideak esleitzeko prozedura”.

Otsailaren 8ko 164/2002 Errege Dekretua, Red.es enpresa-erakunde publikoaren Estatutua onartzen duena (azken aldaketa 2018ko abuztuaren 25ean).

 

3. Red.es enpresa-erakunde publikoaren instrukzioak eta ebazpenak

Red.es-eko presidentearen instrukzioa, 2005eko irailaren 12koa, debekatutako eta bigarren mailako “.es” domeinu-izenetarako gordetako terminoen zerrendak onesten dituena. Zerrenda horiek eguneratuz joango dira “.es” Domeinu-izenen Plan Nazionala” ataleko ebazpenen bidez.

Red.es enpresa-erakunde publikoko zuzendari nagusiaren ebazpena, 2003ko abenduaren 4koa, , Interneteko domeinu-izenen eta helbideen baliabide mugatua esleitzeko aitorpena, epeak eta tasa ordaintzeko ereduak onartzen dituena.

2000ko otsailaren 10eko ebazpena, Komunikazio Idazkaritza Nagusiarena, zeinaren bidez Espainiako herrialde-kodearen interneteko domeinu-izenen erregistroa kudeatzeko agintaritza eskuduna Telebistako Espainiako Sare Teknikoko Erakunde Publikoa izendatzen den.

Red.es enpresa-entitate publikoko zuzendari nagusiaren instrukzioa, ".es" kodeko karaktere eleaniztunei buruzkoa

Red.es enpresa-erakunde publikoko zuzendari nagusiaren ebazpena; horren bidez, aldatu egiten da “.es” kodeko karaktere eleaniztunei buruzko instrukzioa, hau da, aurreko puntuan jasotakoa.


 

RISP

Sektore publikoko informazioaren berrerabilpena (RISP)

Urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuak, Estatuko sektore publikoaren esparrurako azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen duena, ezartzen du Estatuko Administrazio Orokorreko organoek eta aipatutako arauak aipatzen dituen gainerako erakunde eta entitateek derrigorrez onartu egin behar dutela "... sektore publikoko informazioaren berrerabilpena sustatzeko neurrien plan propioa, baliabide elektronikoen bidez, bere eskumenen esparruan".

Red.es-en datu irekiak ekimena berrerabilpena sustatzeko neurrien plan horrek arautzen du. Datu irekiak filosofia eta praktika bat da, zeinaren helburua den datu publiko jakin batzuk edonork eskura izatea, copyright, patente edo bestelako kontrol-mekanismoen mugapenik gabe. Datuak gordinean argitaratzen dira (prozesatu gabe), berrerabiltzea errazten duten formatu ezagunetan.

Plan hau “.es” domeinuetan aplikatzeari dagokionez, “.es” domeinu-izen aktiboen zerrenda duen testu-fitxategi bat deskargatu ahal da. Halaber, titularra pertsona juridikoa den kasuetan, titularraren izena eta IFZ agertuko dira. Horiek eskuratzeko eskaera egin beharko da aldez aurretik, eta ondoko ebazpenean zehazten diren jarduketen arabera arautuko da haien erabilera.

 

pdf

RISP eskuz sartzeko zerrenda

Archivo PDF

243 KB