Zergatik .es

Zergatik .es

“.es” izateak komunitate baliotsuaren parte bihurtzen zaitu, nortasun berezikoa, egunero hazten dena eta ia bi milioi domeinu dituena. “.es” berme onena da zu aurkitzeko, zure bezeroengana hurbiltzeko eta zure marka babesteko.

Zure dominio.es lehentasunez aurkitu eta kokatuko da bilatzaileetan, .es berez bilatzaileei lehentasuna ematen dien segmentatzaile geografikoa baita.

Gaur egun, Espainiako gero eta enpresa eta partikular gehiagok eta Espainiarekin eta gaztelaniarekin edo kultura hispanoarekin lotura dutenek .es domeinuak dituzte.

.es domeinu bat aukeratzean gure herrialdearen garapen ekonomikoari laguntzen diogu, dirua geure baitan berrinbertitzen delako.

Orri honetan honako informazio hau aurkituko duzu:

“.es” domeinu baten abantailak

 

  Identitatea/Hizkuntza

".es" domeinupean dauden Interneteko zerbitzuak hizkuntza espainiarreko kulturari lotzen zaizkio, eta elementu hori funtsezkoa da zerbitzu horien nortasunean.

 

  Hurbiltasuna

".es" domeinuarekin ezagutzen diren Interneteko zerbitzuak Espainiarekin lotutako pertsonek edo erakundeek eskaintzen dituztenez, erabiltzaile espainiarrei hurbiltasuna bermatzen die.

Era berean, Red.es Espainiako erakunde publikoa da, Ekonomia gaietarako eta eraldaketa digitalerako ministerioa pean dago, eta ".es” domeinua erabiltzen duten interneten erabiltzaileen beharretatik hurbil dago.

Horretarako Red.es-ek erabiltzaileentzako arreta zerbitzua du, edonork informazioa eskatzen duenean erantzuteko, 902 010 755 telefonoan edo harremanetan jartzeko eskaera

 

  Internet bilatzaileetan aukera gehiago

"google", "yahoo" edo "msn" bezalako bilatzaileak kokatzeko, domeinuak lurraldeko domeinu batekin bat etortzea garrantzitsua da (".es" kasuan gertatu bezala).

".es" domeinuarekin erreferentziako bilatzaileetan kokapen nabarmena lortuko duzu.

 

  Zerbitzuaren fidagarritasuna eta kalitatea

Red.es enpresa-erakunde publikoak kudeatzen duen ".es" domeinuen erregistroak ".es" domeinuen erregistroa eskaintzen du merkatuan ohikoak diren fidagarritasunaz eta kalitatez.

Halaber, gehiago ordaindu gabe, Red.es-ek bigarren mailako eta hautazko DNS zerbitzaria eskaintzen du, Interneten presentzia bermatzeko.

 

  Malgutasuna eta arintasuna

".es" domeinupeko izenen plan nazionalean ezarrita dagoen ".es" domeinuen erregistro-irizpideen malgutasunari esker, ".es" domeinuak erregistratzeko denbora gutxiago behar da, minutuak hain zuzen, ia berehala alegia.

 

  Prezioa

Oraingo tarifak oso lehiakorrak dira, eta beste domeinu orokorrek eskaintzen dutena baino merkeagoak dira.

Onetsitako agente erregistratzaileen bidez, zure beharretara egokitzen diren konponbideak aurkituko dituzu, merke-merke.