Nola erregistratu domeinu bat

Nola erregistratu domeinu bat

1. urratsa

Begiratu nahi duzun izena eskuragarri dagoen

Bilatu gogokoen duzun domeinuaren izena eta begiratu eskuragarri dagoen:

.

Halaber, gogoan hartu behar duzu

Aurretik esleitu gabe dagoela.

Joan domeinuen bilatzailera 

Sintaxi arauak betetzen dituela.

Ikusi sintaxi arauak 

Debekatutako terminoen zerrendan ez dagoela

Ikusi gordetako terminoen zerrenda 

Gordetako terminoen zerrendan ez dagoela.

Ikusi gordetako terminoen zerrenda 

2. urratsa

Erabaki zer domeinu mota nahi duzun eta ziurtatu hautatu dezakezun

Munduko edozein tokitatik eska daitezke honako ".es" domeinu hauek, baldin eta Espainiarekin loturarik badago:

“.es” domeinu motak

Automatikoki esleitzen diren domeinuak

.es

Zure izena, enpresa, erakundea... Interneten identifikatzeko.

Pertsona fisikoek nahiz entitate pribatuek eskatu ahal dute.

.com.es

Prezio oso baxua duen edozein jarduera motatarako.

Pertsona fisikoek nahiz entitate pribatuek eskatu ahal dute.

.nom.es

Zure izena eta jarduera interneten identifikatzeko.

Soilik pertsona fisikoek eskatu ahal dute.

.org.es

Irabazi asmorik gabeko zure erakundea identifikatzeko.

Irabazi asmorik gabeko entitateek, erakundeek edo kolektiboek eskatu ahal dute.

Aurretik egiaztatu behar diren domeinuak

Espainiako Erakunde Publikoek eta Hezkuntzari edo Ikerketari lotutako Erakundeek eta Instituzioek ".gob.es" eta ".edu.es" domeinuak eskatu ahal izango dituzte. Domeinu horiek aurretik egiaztatu egin behar dira eta 24 orduko epea dute erregistratzeko.

.edu.es

Espainian hezkuntzari eta ikerketari lotutako entitateek, erakundeek eta kolektiboek eskatu ahal dituzte.

.gob.es

Erreserbatuta daudelarik, soilik erakunde publikoek eta gobernuko erakundeek eskatu ahal dituzte.

 

3. urratsa

Erabaki norekin erregistratu zure domeinuaren izena

GOMENDAGARRIA

Erregistratu domeinu bat onetsitako agente erregistratzaile baten bitartez

Agente erregistratzaileek prezio lehiakorrak eskaintzen dituzte, zure domeinuaren kudeaketa errazten dute eta balio erantsia ematen duten abantaila eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Zure agente erregistratzailea Dominios.es-en egin beharreko izapideak egiteaz arduratuko da. Salbuespenezko kasuetan bakarrik egin beharko duzu kudeaketa lanen bat gurekin zuzenean.

Dominios.es-ek modu aktiboan bultzatzen ditu onetsitako agente erregistratzaileak.

Erregistratu domeinu bat Dominios.es-en bitartez

Dominios.es-ek zuzeneko erregistroa eta kudeaketa eskaintzen dizu baina bakarrik domeinuen izen-erregistroa gauzatzeko, hau da, ez dute balio erantsirik eskaintzen eta agente erregistratzaileak baino garestiagoak dira.

Dominios.es-etik gure onetsitako agente erregistratzaileekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Dominios.es-en bitartez domeinu bat erregistratzeko aginte-panelera joan behar duzu.

Interesgarria izan daiteke ere

  • Gure agente erregistratzaileak

    Begiratu zure domeinua erregistratzeko eskura dituzun agente erregistratzaileen zerrenda. 

  • Zehaztapenak eta baldintzak

    Begiratu jakin beharreko guztia “.es” domeinu bat erregistratu aurretik.  

  • Zenbat balio du domeinu bat erregistratzeak

    Kontsultatu domeinua erregistratzeko prezioa, norekin erregistratzen duzun arabera.