2FA

2FA

.es domeinuen erregistroak faktore bikoitzeko autentifikazioa (2FA) ezarri du zure domeinua kudeatzeko sistemara sartu ahal izateko.


Horren bidez, maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuan (EAO begiratu) argitaratutako Segurtasuneko Eskema Nazional berria bete nahi da. Erabiltzaile gisa segurtasun eta pribatutasun handiagoa bermatuko zaizu, eta gaur egun erabiltzen duzun pasahitzari beste babeseko geruza bat jarriko zaio, helbide elektronikora edo aplikazio zehatz batera bidalitako aldi baterako baieztapen-kode baten bidez.

 

Zergatik da garrantzitsua faktore bikoitzeko autentifikazioa (2FA)?
Sistema horren abantaila nagusia da segurtasuneko faktore gehigarria dela, pasahitza hackeatzen edo ezagutarazten bada. Hala, kontuaren babesa bermatzen da.
Sistema hau erabiltzeko, gainera, nahikoa da zure erabiltzailearekin lotutako helbide elektronikoa zuzen adierazita izatea edo zure gailu mugikorrean espezializatutako autentifikaziorako aplikazio bat konfiguratzea. Zure pasahitzarekin saioa hasi ondoren, sisteman sartu beharko duzun hainbat digituko denbora-kodea jasoko duzu bertan.


Sistemari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan aurki dezakezu


Eskuliburua gaztelaniaz 
 

 

  •  

  •