Zenbat balio du erregistratzeak

Zenbat balio du erregistratzeak

Orri honetan dominios.es-en bidez “.es” domeinu bat erregistratzeak zenbat balio duen aurkituko duzu; orobat, agente erregistratzaile ezberdinen bidez erregistratzeak zenbat balio duen inguruan informazioa aurkituko duzu ere.

Zure domeinuaren erregistroa egiteko 2 aukera dituzu:

 

- 1 aukera: Erregistratu zeure domeinua agente erregistratzaile baten bitartez

- 2 aukera: Erregistratu zeure domeinua Dominios.es-en bitartez

 

1 aukera

Erregistratu zeure domeinua agente erregistratzaile baten bitartez

Agente erregistratzaileak zure domeinuaren erregistroa eta berrikuntza kudeatzeko arduradunak dira. Lehia askean aritzen direlarik, prezio baxuak eskaintzen dituzte eta beraz agente erregistratzaile bakoitzak ezarriko ditu erregistratzeko eta berritzeko prezioak.

Prezioak kontsultatu nahi izanez gero jarri beraiekin harremanetan edo zoaz beren webgunera. Hona hemen Red.es-enonetsitako agente erregistratzaileen zerrenda non harremanerako datuak aurkituko dituzun.

Agente erregistratzaileek abantaila gehigarriak eta balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen dituzte, besteak beste:

  Zerbitzarien ostatatzea

  Txantiloiak eta webguneen diseinua

  Helbide elektronikoa

  Patenteen erregistroa, etab

2 aukera

Erregistratu zeure domeinua Dominios.es-en bitartez

Erregistro zuzena bakarrik eskaintzen da inguruabar bereziak direla eta bitartekorik behar ez duten egoera oso zehatzetarako. Dominios.es-en bidezko erregistro zuzenak soilik domeinuaren izena eskaintzen du, inolako zerbitzu gehigarririk gabe.

Bere baldintza zehatzak direla-eta, tarifen aginduek araututako agente erregistratzaileen prezioa baino handiagoa da..


Domeinuen tarifak

Zure “.es” domeinua Dominios.es-en bidez erregistratzea erabakitzen baduzu, dagozkizun domeinuen egungo urteko tarifak beherago erakusten dira, BEZ barne:

Automatikoki esleitzen diren domeinuen izenak:

Tipo de dominio Precio de alta Precio de renovación
.es 33,88€ 33,38€
.com.es 14,08€ 14,08€
.nom.es 14,08€ 14,08€
.org.es 14,08€ 14,08€

Aurrez egiaztatu behar diren domeinuen izenak:

Tipo de dominio Precio de alta Precio de renovación
.edu.es 36,51€ 36,51€
.gob.es 36,51€ 36,51€

Dominios.es-ek eskainitako tarifei buruz informazio gehiago behar izanez gero, zoaz aginduko dokumentura, bertan tarifak ezartzen baitira:

pdf

Tarifen agindua.doc

Archivo PDF

76,3 KB

 

Ordaintzeko metodoak Dominios.es-ekin domeinu bat erregistratzeko

Zure ".es" domeinua gurekin erregistratzen duzunean ST (saltokiko terminala) ordainketa-atebide seguruaren bitartez ordain dezakezu.

Ordainketa elektronikoa honako metodoen bidez gauzatu dezakezu:

Nola ordaindu dezaket Dominios.es-en bidez?

Ordaintzeko Aginte-panelean. sartu behar duzu

Idatzi zure identifikatzailea eta pasahitza eta panel pribatuan sartuko zara; orduan zure domeinuaren alta egiteko edo berritzeko ordainketa gauzatu ahalko duzu.

Eragiketa onartu denean mezu bat jasoko duzu, non domeinuaren altaren ebazpena eta alta egiteko edo berritzeko eskariak eransten diren, kasuan kasu, eta ordainduta agertzen diren.

Erabiltzaile gidako “3.6.6. Ordainketa-atebidea” atalean ordainketa nola egin dezakezun azaltzen dizugu:

 

pdf

Erabiltzaile gida

Archivo PDF

5,5 MB


 

Interesgarria izan daiteke ere

  • Nola erregistratu domeinu bat

    Aurkitu behar duzun informazio guztia zure domeinua erregistratzeko.  

  • Gure agente erregistratzaileak

    Begiratu zure domeinua erregistratzeko eskura dituzun agente erregistratzaileen zerrenda. 

  • Zehaztapenak eta baldintzak

    Begiratu jakin beharreko guztia “.es” domeinu bat erregistratu aurretik.