Sarbidea eta datu-aldaketa

Sarbidea eta datu-aldaketa

Atal honetan, Dominios.es aginte-panelera sartzeko, harremanetarako datuak aldatzeko eta Dominios.es aginte-paneleko sarbidea berreskuratzeko informazioa aurkituko duzu, posta elektronikoarekin edo pasahitzarekin sartu ezin bazara.

Sartu zure aginte-panelean

Dominios.es-en bidez zuzenean erregistratuz gero, domeinuaren izena besterik ez da lortzen eta, baldintza berezietan egiten denez, garesti ateratzen da, barne araudi bidez ezarritako prezioei jarraiki.

Dominios.es-en bidez zure domeinua kudeatzeko, bi modu hauetako bat erabil dezakezu sistemara sartzeko: Login orria:

  1. 1.Sartu zure identifikatzailea eta pasahitza. Dominios.es-en erregistratzean esleitu zitzaizkizun.
  2. 2.Sartu zure NANe-ren edo ziurtagiriaren bidez, aurretik NANe/ziurtagiria zure identifikatzailearekin lotu baduzu.

Erregistratuta ez bazaude, hemen eman dezakezu alta.

Harremanetarako datuak aldatu

“.es” domeinu baten titularra edo administrazio-harremanetarako pertsona bazara, edo kontaktu teknikoa edo fakturaziokoa bazara eta harremanetarako datuak eguneratu nahi badituzu (telefonoa, posta helbidea, pasahitza, etab.), zure profila honela editatu beharko duzu:

  1. 1. Sartu aginte-panelean eta adierazi zure IDENTIFIKATZAILEA eta PASAHITZA.
  2. 2. 4. Saioa hasi ondoren, goiko barra laranjaren gainean “Editatu” aukera aurkituko duzu..

Aldaketa guztiak automatikoki egiten dira, “Izena” eta/edo “IFZ/AIZ” eremuetarako eskatutako aldaketak izan ezik; horiek Erregistroak berrikusi behar ditu.

Kontsultatu Erabiltzailearen gida prozedurari buruzko informazio zehatzagoa izateko.

Pasahitza berreskuratu

Pasahitza gogoratzen ez baduzu, Dominios.es webgunetik berreskura dezakezu, pasahitza berritzeko orriaren bidez identifikatzailea sartuta.

Berehala jasoko duzu kontaktuari lotutako posta helbidean estekaren mezua, pasahitza berritzeko eta aktibatzeko.

Harremanetarako zure identifikatzailea ezagutzen ez baduzu, gure web-orrian kontsulta dezakezu, hasierako orriaren bidez, domeinu-izena erabilgarri dagoen bilatzailearen espazioan idatzita, “Bilatu” botoia sakatuta, eta domeinua agertzen denean, berriz ere hauxe sakatuta: “Erregistratua. Ikusi datuak”.

Helbide elektronikoa ez dago eskuragarri

".es" domeinu baten titularra, administrazio edo fakturazio zerbitzuetarako harremanetarako pertsona edo teknikaria bazara, eta ezin baduzu zure kontaktuari loturiko posta helbidera sartu, aldatu egin dezakezu Dominios.es-en aginte-panelera zure identifikatzailearekin eta pasahitzarekin sartuz eta zure profila editatuz.

Kontsultatu  Erabiltzailearen gida prozedurari buruzko informazio zehatzagoa izateko.

 

Posta elektronikora sartzerik ez izateaz gain, ezin baduzu aginte-panelera sartu pasahitza ahaztu duzulako, beste aukera bat emango dizugu aldaketa segurtasunez egingo dela bermatzeko:

  1. 1. Sartu posta elektronikoa aldatzeko orrira
  2. 2. Adierazi aldatu nahi duzun harremanetarako identifikatzailea eta zein helbide elektronikorekin lotu nahi duzun.
  3. 3. Identifika zaitez modu hauetako baten bidez:
  4. 4. NANe/Ziurtagiri elektronikoarekin*. (*)
  5. 5. NANaren edo beste ziurtagiri baten fotokopiarekin.

Aldaketa horiek berehala egingo dira, salbuespenezko egoera batzuetan izan ezik. Horietan gure operadoreek berrikusi eta onartu beharko dituzte.

Kontsultatu  Erabiltzailearen gida prozedurari buruzko informazio zehatzagoa izateko.

 

 

 

(*) NANe/Ziurtagiri elektronikoa

NAN elektronikoa (NANe) edo hurrengo erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da:

Interesgarria izan daiteke ere

  • Aldatu administrazio-harremanetarako pertsona

    Begiratu nola alda dezakezun “.es” domeinu baten administrazio-harremanetarako pertsona, bai agente erregistratzaile batek kudeatzen badu baita Dominios.es-ek kudeatzen badu ere.  

  • Aginte-panela Dominios.es

    Sartu erabiltzailearen eremuan eta zure domeinua Dominios.es-ekin kudeatzen baduzu, bertan berritzeko aukera izango duzu. 

  • Aldatu domeinuaren titularra

    Begiratu nola alda dezakezun “.es” domeinu baten titularra, bai agente erregistratzaile batek kudeatzen badu baita Dominios.es-ek kudeatzen badu ere.