Gure agente erregistratzaileak

Gure agente erregistratzaileak

Agente erregistratzaileak Dominios.es-ek izendatutako erakundeak dira, eta ".es" domeinuak erregistratzeko izapideak egiten dituzte, edozein arlotan, azken erabiltzaileei aholkuak emanez, izapideak arinduz eta zerbitzu gehigarriak eskainiz.

Ikusi agente erregistratzaileen zerrenda. 

Agente erregistratzailearen funtzioak eta zerbitzuak

Agente erregistratzaileek zerbitzu gehigarri asko eskaintzen dituzte domeinuaren erregistroarekin eta kudeaketarekin batera (web orriak, posta elektronikoa, patenteak eta markak...). Agente erregistratzaileen oinarrizko funtzioak honako hauek dira:

Dominios.es-en aurrean eskatzaileen ordezkariak izatea domeinuak esleitzeko eta berritzeko.

Domeinuak eskatu eta euren zerbitzuak kontratatzen dituztenei aholkuak ematea eta behar diren kudeatze-lanak egitea.

".es" domeinupeko esleipen eta berritze eskaerak izapidetzea.

Dominios.es-ek agindutako beste edozein funtzio, domeinuen esleipenarekin eta berritzearekin lotutakoak.

Agente erregistratzailearen zerbitzu gehigarriak

Agente erregistratzaileek eskaintzen dituzten zerbitzu gehigarri nagusiak aurrerago erakusten dira.
Eta hori guztia Dominios.es-ek aldez aurretik onetsitako erakundeak izatearen bermearekin. Halaber, prezio lehiakorra eskaintzen dute Dominios.es-ekin zuzenean erregistratzearekin konparatzen bada.

 Hostinga

  Web-editorea eta/edo online dendak

 Zure domeinuari esleitutako postontzi elektronikoak

 Helbide elektronikoen eta domeinuen birbideratzea

  Cloud zerbitzariak eta zerbitzuak

  Patente eta marken eskaera, izapidetze administratiboa eta aholkularitza.

Agente erregistratzaileen zerrenda

Barkatu eragozpenak. Orrialde hau ez dago erabilgarri euskaraz.
Mesedez, klikatu hemen gaztelaniazko bertsiora joateko.

Interesgarria izan daiteke ere

  • Nola erregistratu domeinu bat

    Aurkitu behar duzun informazio guztia zure domeinua erregistratzeko.  

  • Zehaztapenak eta baldintzak

    Begiratu jakin beharreko guztia “.es” domeinu bat erregistratu aurretik.  

  • Zenbat balio du domeinu bat erregistratzeak

    Kontsultatu domeinua erregistratzeko prezioa, norekin erregistratzen duzun arabera.