Aldatu administrazio-harremanetarako pertsona

Aldatu administrazio-harremanetarako pertsona

Administrazio-harremanetarako titularrak hautatutako pertsona fisikoa delarik, honek domeinua kudeatzeko helburuarekin titularra ordezkatzeko ahalmena du.
Zure agente erregistratzailearen bidez nahiz Dominios.es-en bidez zure administrazio-harremanetarako pertsona aldatzeko egin behar duzuna aurkituko duzu atal honetan.

Administrazio-harremanetarako pertsonaren aldaketa agente erregistratzaile baten bidez

“.es” domeinua agente erregistratzaile baten bidez kudeatzen bada, jar zaitez harremanetan berarekin administrazio-harremanetarako pertsona alda dezan.

Aurkitu zure agente erregistratzailearekin harremanetan jartzeko informazioa agente erregistratzaileen zerrendaren bidez. .

Administrazio-harremanetarako pertsonaren aldaketa Dominios.es-en bidez

“.es” kodedun domeinua zuzenean Dominios.es-ek kudeatzen badu, domeinuari esleitutako titularrak edo administrazio-harremanetarako pertsonak eska dezake aldaketa.

Aldaketa eskatzeko sartu Dominios.es aginte-panelean identifikatzailea eta pasahitza erabiliz, bilatu domeinua “nire domeinuak” atalean eta hautatu “editatu domeinua” aukera.

Kontuan hartu Dominios.es araudian ezarritakoaren arabera, ".es” domeinuan erregistro-datuek zehatzak eta egiazkoak izan behar dutela, bereziki administrazio-harremanetarako pertsonari dagozkionak. Hala izango ez balitz, Dominios.es-ek domeinuaren izena ezereztatzeko prozedura abiarazi dezake.

NANe/Ziurtagiri elektronikoa

NAN elektronikoa (NANe) edo hurrengo erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da:

Interesgarria izan daiteke ere

  • Zehaztapenak eta baldintzak

    Begiratu jakin beharreko guztia “.es” domeinu bat erregistratu aurretik.  

  • Aginte-panela Dominios.es

    Sartu erabiltzailearen eremuan eta zure domeinua Dominios.es-ekin kudeatzen baduzu, bertan berritzeko aukera izango duzu. 

  • Aldatu domeinuaren titularra

    Begiratu nola alda dezakezun “.es” domeinu baten titularra, bai agente erregistratzaile batek kudeatzen badu baita Dominios.es-ek kudeatzen badu ere.