Zehaztapen eta baldintzen klausulak

Zehaztapen eta baldintzen klausulak

 

Domeinu-izen honen eskatzaileak (aurrerantzean, “Eskatzailea”):

 

1. Jakin badaki zeintzuk diren eta onartzen ditu indarreko arau eta prozedurak, zehaztapenak eta baldintzak, tarifak eta ordainketa-moduak eta “.es” domeinuan izenak erregistratzeko ezarri diren baldintza teknikoak, hots, http://www.dominios.eshelbidean daudenak.

 

2. Jakin badaki arau horiek betetzen ez baditu, eta berariaz hala xedatzen denean, domeinuaren izena galduko duela eta une horretatik aurrera horretarako eskumena duen beste eskatzaile bati eskualdatu ahal izango zaiola.

 

3. Aitortzen du eskaera honetan idatzitako datuak egiazkoak direla, onustez akatsik edo zerbait idaztea ahaztu bada salbu.

 

4. Eskaera honetan idatzitako datuak beti eguneratuta izateko konpromisoa hartzen du. Beraz, edonolako aldaketa Red.es-i jakinaraziko zaio. Betebehar hau ez bada betetzen, baliteke domeinuaren izena baliogabetzea, horretarako ezarri den prozedurari jarraikiz (adibidez, domeinuaren izenaren arduradun gisa ageri diren pertsonekin harremanetan jarri ezin izan denean kontaktu-datuak edo arduradunen datuak aldatu direla ez jakinarazteagatik).

 

5. Onartzen du Red.es-ek, domeinuaren izena esleitzeko eta kudeatzeko egiten dituen jardueretan zehar, Eskatzaileak emandako datuen arabera jardungo duela arestiko paragrafoan adierazitako moduan.

 

6. Jakin badaki eta onartzen du eskaera honetan aurkeztutako datuak faltsuak izanez gero, domeinuaren izena indargabetu daitekeela, horretarako ezarri den prozedurari jarraiki, eta hala izatekotan, eskumena duen beste eskatzaile batek aldi baterako erregistra dezakeela.

 

7. Jakin badaki eta onartzen du, domeinuaren izenak baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu eta Erregistroak esleitzeko edo berritzeko aukera dagoela jakinarazi ostean, Eskatzaileak esleipenaren edo, hala badagokio, berritzearen tarifa ordaindu beharko duela ezarritako epearen barruan.

 

8. Jakin badaki eta onartzen du zenbateko osoa edo zati bat ordaintzen ez bada ezarritako epeen barruan, domeinuaren izena une horretan bertan erabilgarri geratu eta eskumena duen beste eskatzaile batek erregistratu ahal izango duela.

 

9. Jakin badaki eta onartzen du, “.es” domeinuko izenen sistemak behar bezala funtzionatzeko Esleipen Autoritateak ezarri dituen arauak eta baldintza teknikoak betetzen ez badira, erregistratutako bere domeinu-izena bajan eman daitekeela aldi baterako edo behin betiko.

 

10. Aitortzen du, dakienaren arabera, domeinuak ez duela hirugarrenen eskubiderik urratzen.

 

11. Jakin badaki eta onartzen du “.es” domeinuko izena esleitzean domeinu-izenen erabileraren inguruko gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren baitan egongo dela, hain zuen ere, Espainian jabetza industrialerako eskubide babestuei buruzko gatazka jazotzen bada, adibidez, izen komertzialen, marka babestuen, jatorrizko deituren eta enpresa-izenen ingurukoa, edo administrazio publikoen eta Espainiako erakunde publikoen izen ofizialei edo, oro har, ezagutzen zaien moduari buruzko gatazka jazotzen bada, “.es” domeinuko izenak erabiltzeari buruzko gatazkak judizioz kanpo ebazteko Erregelamenduan ezarritako prozedurari jarraikiz (www.dominios.es web-orrian dago argitaratuta).

 

12. Jakin badaki eta onartzen du gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren emaitzak alderdientzako eta Esleipen Autoritaterako lotesle izango direla.

 

13. Jakin badaki eta onartzen du domeinuaren izena Eskatzaileari esleitzean eta erregistratzean, berariazko eskubidea duela Interneteko domeinuen sisteman helbideratzeko, aplikagarri zaion araudian ezarritako baldintzen arabera.

 

14. Aitortzen du eskaeran agertzen den administrazio-kontakturako pertsona gai dela ordezkaritza-lanak egiteko, azken horrek onartzen duela domeinuaren izena erabiltzeko eskubideekin lotutako edozein gertaeraren ardura duela eta pertsona horrek aipatutako guztiaren berri duela eta onartzen duela.

 

15. Aitortzen du eskabide honekin zerikusia duten erakunde eta pertsona guztiek ezagutzen dutela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak eta, halaber, 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duenak dioenari jarraituz, bere datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko informazio hau:

 

Prozesamenduaren izena:

DOMINIOS.ES

Prozesamenduaren helburuak:

Domeinu-izenak esleitzeko harremanen kudeaketa eta titularrekiko edota baimendutako agente erregistratzaileekiko harremana.

 

“.es” domeinu-izenei lotutako informazioa berrerabili, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea.

 

Red.es erakundeak edo, elkarrekin, domeinu-izenen kudeaketa helburu daukaten beste organizazio eta erakunde batzuek, Espainiakoak zein nazioartekoak, “.es” domeinuen erabilerari buruzko txostenak, ikerlanak eta azterketa agregatuak egin.

 

Lankidetza-hitzarmenak beste administrazio publiko edo Espainiako erakunde batzuekin, baita Red.es erakundeak bere eskumenen esparruan nazioarteko erakunde edo organizazioekin sinatzen dituen hitzarmenak ere.


Erregistroaren jarduerarekin lotutako ikerketak egin, interes publikoaren izenean artxibatu, ikerkuntza zientifikoa edo historikoa burutu, edo helburu estatistikoak lortu.

Prozesamenduaren arduraduna:

Red.es: Edificio Bronce
Plaza Manuel Gómez Moreno, s/n
28020 Madrid,

telefono-zenbakia: 901100167

helbide elektronikoa: protecciondedatos@red.es

Prozesamenduaren karguduna:

Dominios.es unitatearen kudeaketa-lanen esparruan prozesamenduaren kargudunak antzeman dira, eta fitxa honen eranskinean ikusi ahal izango dira.

Datuen babesaren ordezkaria:

Telefono-zenbakia: 901100167

Helbide elektronikoa: protecciondedatos@red.es

Datuen kategoria:

Izen-abizenak, nortasun-agiria, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. Informazio profesionala.

Taldea:

Agente erregistratzaileak eta eskatzaileak.


.es domeinuen titularrak.

Inplikatutako saila:

Domeinuak

Legitimazioa:

Kontratuko harremanak iraunarazi agente erregistratzaileekin eta domeinuen titularrekin.


.es domeinuen erabilera-maila eta helburuak ezagutzeko berezko eta bitartekoen legezko interesa.

Ezabapen-epea:

10 urte kontratua amaitu ondoren

Segurtasun-neurriak:

Red.es, M.P. enpresa-erakunde publikoan ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusten direnekin. Gainera, UNE-EN ISO/IEC 27001 Arauan oinarritutako Informazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sisteman zehazten diren segurtasun-kontrolak abiarazi dira ere bai.

 

Erregistroarekin kontratuko harremana daukaten bitartekoen segurtasun-neurriei dagokienez, segurtasun-neurriak lehen aipatu direnak edo baliokideak izango dira.

Nazioarteko transferentziak:

Erregistroarekin kontratuko harremana daukaten erakundeekin aurreikusiko dira nazioarteko transferentziak, interes publikoko arrazoiengatik direnean (erregistroaren segurtasuna).

 

Aipatutako kontratuko harremanen xehetasunak fitxa honen eranskinean kontsultatu ahal izango dira.

Eskubideen erabilera:

Datuen sarbide, zuzenketa, ezabapen eta eramangarritasun eskubideak, baita horien prozesamenduaren mugaketarako edo aurkaritzarako eskubideak erabili ahal izango dituzu Red.es erakundearen egoitza elektronikoan eskuragai dagoen inprimaki bat betez, prozesamenduaren arduradunari (Red.es) zuzenduta:

https://sede.red.gob.es/

o protecciondedatos@red.es

Prozesamendu-mota:

Mistoa

Jasotzaileen kategoria:

Legezko betebeharrak bete.

 

Adierazten du eskabide honi lotutako erakunde eta pertsona guztiek berariazko baimena eman dutela dokumentu honetan agertzen diren datu pertsonalak eta gainerakoak Red.es-i eman direla, honako helburu hauetarako tratatu daitezen:
 
- Domeinu-izena esleitzeko, domeinuarekin aritzeko eta hori berritzeari begira behar diren datuak erregistratzeko.
- “.es” (Domeinuak.es) erregistroa barneko oinarrietan txertatzeko, kudeatu dadin.
- Red.es-ekin hitzarmenak sinatzen dituzten beste administrazio publikoei emateko.

 

Hori guztia, “es.” domeinuko izen bat erregistratzeko arau eta prozeduretan ezarritako baldintzei jarraituz.

 

Adierazten du eskabide honekin zerikusia duten erakunde eta pertsona guztiek badakitela, Arau fiskal, administrazio-arau eta gizarte arauei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen Hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoarekin bat, Red.es Enpresa Erakunde Publikoak argitaratu egingo dituela “es.” domeinu-izenak esleitzeko eta erregistratzeko burutzen diren prozedurak, eta beraz, izen-abizenak (pertsona fisikoa bada), sozietatearen izena (pertsona juridikoa bada) eta helbide elektronikoa (kasu guztietan) datu horiei buruzko kontsulta/erantzunaren TCP protokoloko WHOIS bitartez eta, halaber, datu horiek kontsultatzeko Red.es-ek gaitzen dituen bestelako tresnen bidez jakinaraziko direla.


Badaki eta onartzen du datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko nahiz horien tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak zuzenean Red.es-en aurrean gauzatu ahalko dituela, hura baita tratamenduaren arduraduna. Datuak ezeztatzeko eta horien tratamenduari aurka egiteko eskubidea gauzatzeko, eskatutako domeinuaren izenari uko egin behar zaio aurretik, Red.es-ek datuak tratatu behar dituelako domeinuaren izena esleitzeko eta berritzeko.  
Badaki eta onartzen du datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko nahiz horien tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak Red.es-en aurrean gauzatu ahalko dituela, hura baita tratamenduaren arduraduna. Datuak ezeztatzeko eta horien tratamenduari aurka egiteko eskubidea gauzatzeko, eskatutako domeinuaren izenari uko egin behar zaio aurretik, Red.es-ek datuak tratatu behar dituelako domeinuaren izena esleitzeko eta berritzeko.  

Red.es-ek, www.red.es bere webgunean, 679/2016 Erregelamenduan (EB) xedatutakoa beteko du aipatu pertsona eta erakundeen datuen tratamenduan. Ez ditu domeinu-izena esleitu eta berritzearekin eta arestian aipatutako baldintzetan datuak argitaratzearekin zerikusirik ez duen beste edozertarako erabiliko. Red.es-ek prozesatzen dituen datu pertsonalak ez dira hirugarrenen bati transferituko edo helaraziko, salbu eta legeak, erregelamenduzko xedapen batek edo ebazpen judizial batek horretara behartzen badu edo datuak ematea beharrezkoa bada erabiltzailearen eskubideak babestu eta haien alde egiteko. Red.es-ek, “es.” adierazpenaren erregistro-jarduera gauzatzean, ahalmena du erregistroa behar bezala gauzatzearekin lotutako zerbitzuak azpikontratatzeko, besteak beste, horiek garatzeko, ustiatzeko, Erregistro-agenteei eta Azken Erabiltzaileei arreta eskaintzeko edota segurtasunerako. Halakoetan, red.es-en azpikontratistak ere datu pertsonalei buruzko konfidentzialtasun- eta tratamendu-klausula berberei lotuta egongo dira.