".es"-en onurak

".es"-en onurak

28/09/2011
".es"-en onurak

Identitatea / Hizkuntza

".es" domeinupean dauden Interneteko zerbitzuak hizkuntza espainiarreko kulturari lotzen zaizkio, eta elementu hori funtsezkoa da zerbitzu horien nortasunean.

Hurbiltasuna

".es" domeinuarekin ezagutzen diren Interneteko zerbitzuak Espainiarekin lotutako pertsonek edo erakundeek eskaintzen dituztenez, erabiltzaile espainiarrei hurbiltasuna bermatzen die. Aldi berean, red.es erakunde-publiko espainiarra da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikita, Interneten erabiltzaileen beharrak asetzeko. Horretarako, erabiltzaileen arretarako zerbitzua du eta edozein motako informazio eskaerari erantzuten dio 902 010 755 telefono-zenbakira deituz edo posta elektroniko bitartez info@dominios.es.

Internet bilatzaileetan aukera gehiago

"google", "yahoo" edo "msn" bezalako bilatzaileak kokatzeko, domeinuak lurraldeko domeinu batekin bat etortzea garrantzitsua da (".es" kasuan gertatu bezala). ".es" domeinuarekin erreferentziako bilatzaileetan toki garrantzitsua lortuko duzu.

Zerbitzuaren fidagarritasuna eta kalitatea

Red.es enpresa-erakunde publikoak kudeatzen duen ".es" domeinuen erregistroak ".es" domeinuen erregistroa eskaintzen du merkatuan ohikoak diren fidagarritasunez eta kalitatez. Gainera, gehiago ordaindu gabe, red.es-ek bigarren mailako eta hautazko DNS zerbitzaria eskaintzen du, Interneten presentzia bermatuz..

Malgutasuna eta arintasuna

".es" domeinupeko izenen plan nazionalean ezarrita dagoen ".es" domeinuen erregistro-irizpideen malgutasunari esker, ".es" domeinuak erregistratzeko denbora gutxiago behar da, minutuak hain zuzen, ia berehala alegia.

Prezioa

Oraingo tarifak oso lehiakorrak dira, eta beste domeinu orokorrek eskaintzen dutena baino merkeagoak dira. Agente Erregistratzaile akreditatuen, bidez, zure beharretara egokitzen diren konponbideak aurkituko dituzu, merke-merke.