Red.es enpresa erakunde publikoak garatutako Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko sistema ".es" domeinua duten izenak erabiltzeari buruz, nazioartean aplikatzen direnetan oinarrituta dago, baita Interneteko domeinuen izen-sistema kudeatzen duten jarduerak burutzen dituzten erakunde eta nazioarteko erakundeek emandako aholkuetan ere.
Dagoeneko esleituta dagoen ".es" domeinuko izen baten aurretiazko eskubideak izatea beharrezkoa da sistema hori erabiltzeko, 2005ko azaroaren 7an onartutako Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozeduraren araudiaren, arabera.
  • ".es" domeinu-izena beste termino baten berdina edo berdintsua izatearen arrazoiak, auzi-jartzaileak beste termino horren gaineko aurretiazko eskubideak dituela esaten duela; eta
  • auziaren xede den domeinuaren izenaren edo izenen gain auzi-jartzaileak eskubiderik edo legezko interesik ez duela uste izatearen arrazoiak; eta
  • domeinu-izena erregistratu egin dutela edo asmo txarrez erabiltzen ari direla uste izatearen arrazoiak.
Dena den, auzia Red.es enpresa-erakunde publikoak akreditatutako Gatazkak epaiketaz kanpo ebazten dituenaren aurrean jarri behar da, Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozeduraren araudiaren "13. artikuluaren" arabera.
".es" domeinu izena duten gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko sisteman ezagutzea komeni den hainbat rol daude:
  • Red.es enpresa-erakunde publikoa, kasu honetan bere funtzioak ondokoak dira: Hornitzaileek dituzten eginbeharrak zaintzea eta adituak ezarritako konponbideak gauzatzea.
  • Hornitzailea, dirua irabazteko asmorik gabe demandak administratzen dituen erakundea da eta demanden izapidetzea zaintzen du Araudian ezarritakoaren arabera, adituak inpartzialtasunez eta askatasunez izendatuz.
  • Aldeak: auzi-jartzailea, hornitzailearen aurrean eta demandatuaren aurka demanda jartzen duen pertsona fisikoa edo erakundea, eztabaidagai den ".es" domeinuaren jabea.
  • Aditua: gatazkak epaiketaz kanpo ebazten esperientzia duen profesional akreditatua, eztabaida zorroztasun eta askatasun handiz konponduko duena, eskaeraren eta erantzunaren edukia kontuan hartuz.
Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozedurari ezingo zaio ekin ".es" domeinu izenaren ezereztatze prozedura bat irekita egonez gero. Edonola ere auzibidea beti zabalik egongo da Aldeentzat, demandaren egoera bata ala bestea izan.
Hornitzaileek ezarritako tarifa ".es" domeinu izenen gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko 1.400 da.
Eskaera konpontzeko, adituak kontuan hartuko ditu aldeek aurkeztutako aitorpenak eta agiriak.
Adituak, eskaera jarri eta batezbeste 2 HILABETEko epean ebazpen arrazoituaren bidez, konponbidea aurkituko du demandaren asmoarekin bat etorriz, eta hortik kanpoko kontuak ezin izango ditu erabaki.
DRPa arautzen den aginduaren 13. artikuluaren arabera, auzi-jartzaileak demandan lortu nahi duena azaldu beharko du, hau da, auzi-jartzaileari domeinu izena besterentzea edo ezeztatzea.
Beraz, adituak honela ebatzi dezake:
  • Demanda aintzat hartu
    Kasu honetan adituak ondokoa ados dezake:
    1. Domeinu-izena auzi-jartzaileari besterentzea. Kasu horretan, erabakia alde biei eta Red.es-i jakinarazi eta hilabete batera gehienez transmisio eskaera bat bidali beharko du transmisionDRP@dominios.es helbidera. Eskaera jaso ondoren, auzi-jartzaileari domeinu-izena besterenduko zaio.
      Transmisio eskaera gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozeduran idatzitako ebazpenaren arabera:
    2. Domeinu-izena ezeztatu eta libreki esleitzeko geldituko da. Auzi-jartzaileak demandan eztabaidagai den domeinu-izena transmititu nahi duela adierazten ez badu.

 

  • Demanda aintzat ez hartzea.. Hori hala balitz, adituak demandatuak arrazoia duela esango du eta, ondorioz, domeinu-izenak lehengo jabearena izaten jarraituko du.
30 eguneko epean alde bietako edonork Red.es-i eskumena duen epaitegi batean prozedura judiziala abian jarri duen agiri akreditatu baten berri emango balio, Red.es-ek erabakia ez du gauzatuko eta bertan behera utziko du prozedura judizial hori amaitu dela jakin arte, organo judizialak bestelakorik esan ezean.
Deskarga:
 
Barkatu eragozpenak. Orrialde hau ez dago erabilgarri euskaraz.
Mesedez, klikatu hemen gaztelaniazko bertsiora joateko.

 

 

Barkatu eragozpenak. Orrialde hau ez dago erabilgarri euskaraz.
Mesedez, klikatu hemen gaztelaniazko bertsiora joateko.

 

 
Barkatu eragozpenak. Orrialde hau ez dago erabilgarri euskaraz.
Mesedez, klikatu hemen gaztelaniazko bertsiora joateko.