".es" kodedun domeinu izena erregistratu aurretik, erabiltzaileak ondo irakurri beharko ditu “.es” kodedun domeinuen erregistroa eta erabilera arautzen dituzten baldintzak. Haren kudeaketa Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren ardura da, eta Red.es enpresa-erakunde publikoaren bitartez egiten du.
Hala, erabiltzaileak bere borondatez eta espresuki onartzen du “.es” kodedun domeinuaren erregistroa eta erabilera baldintza horiekin bat eginda gauzatu behar dela, betiere haren ardurapean.
“.es” kodedun domeinu izenaren erregistroa eta erabilera “.es” kodedun domeinuei aplikatzeko araudiak xedatutakoarekin bat egin beharko da, “.es” Domeinuak Erregistratzeko Departamentuaren ildoei jarraituta, hura baita haiek kudeatzeko arduradun eta Red.es enpresa-erakundean txertatuta baitago. Red.es-ek izapidetuko ditu domeinu berrien eskaerak zein haien esleipena.
Departamentu horrek edozein momentutan aldatu ahalko ditu indarrean dauden baldintzak, aldaketok webgune honetan argitaratuta, eta aurretik erabiltzaileari abisatu beharrik gabe; horregatik, erabiltzaileak informatuta egon beharko du.
 ".es" kodedun domeinuaren erregistroa eta erabilera bildintza (Castellano / English