Agente Erregistratzailearen bitartez

Agente Erregistratzaileek lehia askea dute eta prezio merkeak eskaintzen dituzte, gainera abantaila gehigarri ugari eskaintzen dituzte eta balio gehigarria duten zerbitzuak ere bai, hala nola, zerbitzariak kokatzea, web orriak, posta elektroniko helbideak, patente-erregistroa, eta zure domeinua erregistratzeko eta berritzeko kudeatze-lana ere egiten dute.
Red.es erakundean Agente Erregistratzaileen irudia aktiboki sustatzen dugu. Zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte prezio onenean.

Gure Agente Erregistratzaileen zerrendan sartu

 

Red.es erabiliz

Erregistro zuzena bakarrik eskaintzen da inguruabar bereziak direla eta bitartekorik behar ez duten egoera oso zehatzetarako. Erregistro zuzenak, Red.es erakundearen bidez, domeinuaren izena baino ez du eskaintzen (ez beste zerbitzu osagarririk) eta, bere baldintza partikularren arabera, barne instrukzioak araututako prezio handiagoa du. Red.es erakundetik gure Agente Erregistratzaile Akreditatuekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Zure ".es" domeinua Red.es erabiliz erregistratzen baduzu, tarifak ezartzeko erabiltzen den aginduak ondoko zenbatekoak ezarrita ditu:

 

  • Automatikoki esleitzen diren domeinuen izenak:

 

 Gakoa Erregistratu* Berritzea*
 .es 33,38€ 33,38€
 .com.es 14,08€ 14,08€
 .nom.es 14,08€ 14,08€
 .org.es 14,08€ 14,08€

 

 

  • Aurrez egiaztatu behar diren domeinuen izenak:

 

Gakoa Erregistratu* Berritzea*
 .edu.es 36,51€ 36,51€
.gob.es 36,51€ 36,51€

*BEZa barne

 

 

Cuánto cuesta