Oso erraza:
 
Agente Erregistratzailearen bitartez:
Prezioa lehiakorra izateaz gain, kudeatzen lagunduko dizute eta balio gehigarria duten abantailak eta zerbitzuak eskainiko dizkizute; sartu Agente Erregistratzaile akreditatuen zerrendan.
Red.es erakundean Agente Erregistratzaileen irudia aktiboki sustatzen dugu. Zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte prezio onenean.
 
Zuzenean ".es" domeinuetan:
Erregistro zuzena bakarrik eskaintzen da inguruabar bereziak direla eta bitartekorik behar ez duten egoera oso zehatzetarako. Erregistro zuzenak, Red.es erakundearen bidez, domeinuaren izena baino ez du eskaintzen (ez beste zerbitzu osagarririk) eta, bere baldintza partikularren arabera, barne instrukzioak araututako prezio handiagoa du. Red.es erakundetik gure Agente Erregistratzaile Akreditatuekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Erregistratuta egon ezean, sartu hemen.
 
Domeinua kudeatzeko sisteman sar zaitezke, honako bide hauetakoren bat erabiliz:
  1.       Dominios.es-en erregistratzerakoan eman zitzaizkizun identifikatzailea eta pasahitza sartuta.
  2.       NANe/ziurtagiri bidez baimenduta, NANe/ziurtagiria zure identifikatzailearekin elkartu ondoren. 
 
Esleipena automatikoa eta berehalakoa izango da ".es", ".com.es", ".nom.es" eta".org.es" domeinuetan, baina ordaindu ondoren.
".gob.es" eta ".edu.es" domeinuak aldez aurretik aztertzen direnez, ez dira berehala erregistratzen.