Baliogabetzeko prozedura

".es" domeinu bat honako kasu hauetan baliogabetu daiteke Erregistroak berak (Red.es) edo alderen batek hala eskatuta:
a) ".es" duten domeinu izenak Espainiarekin interesik edo loturarik ez duten pertsona fisikoek edo nortasun juridikoko nahiz nortasun juridikorik gabeko erakundeek eskatzen dituztenean. (ikusi esteka)
b) ".es" duten eta soil-soilik abizenez edo izen-abizenez osatuta dauden domeinu izenen onuradunek aipatu izen edo abizenekin zuzeneko harremanik ez dutenean.
c) Domeinu izenaren titularrak, Esleipen Agintaritzak hala eskatuta, modu fede-emailean eta ezarritako epean egiaztatzen ez duenean Erregistroan jasotako datuak egiazkoak eta zuzenak direla.
d) ".es" duten domeinu izenen sistemaren funtzionamendu egokirako Esleipen Agintaritzak zehaztutako arau eta baldintza teknikoak betetzen ez direnean.
e) ".es" duten domeinu izenek Domeinu Izenen Planeko hamaikagarren xedapeneko lehenengo atalean jasotako sintaxi arauak edo bertan biltzen diren gainerako esleipen baldintzetakoren bat betetzen ez dutenean.
f) ".es" duen domeinu izen bat interes orokorrekotzat jo denean, Red.es-eko presidentearen ebazpen bidez, interes orokorreko izenak berriro esleitzeko prozedura ezartzen duen jarraibidean xedatutakoaren arabera. (Berriro esleitutako domeinu izenen zerrenda).

 

Zure ustez ".es" domeinuren bat goragoko kasuetakoren batean baldin badago, baliogabetzeko eskatu ahal izango duzu identifikatzailea eta pasahitza erabiliz domeinuak kudeatzeko sisteman sartuta eta "Domeinua baliogabetzeko eskaera" aukera sakatuta.
Kontuan izan behar bezala egiaztatu beharko duzula ez direla goian aipatzen diren esleipen baldintzak betetzen, baita eskatzailearen bidezko interesa ere, ".es" domeinuak baliogabetzeko prozedura ezartzen duen jarraibidean ezarritakoaren arabera.
 
Eskaera egiteko ondorengo bide hauetakoren bat erabiliz identifikatu behar du eskatzaileak:
·         NANe/Ziurtagiri elektronikoa*.
·         NANaren edo egiaztagiriren baten fotokopia.
 
*Abisua:
NAN elektronikoa (e-NAN) edo hurrengo erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da: CERES (Txanpon eta Zigilu Fabrika Nazionala), Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusia, Valentziar Erkidegoko Ziurtapenerako Agintaritza, Camerfirma (Merkataritza Ganberak), IZENPE (Eusko Jaurlaritza), Kataluniako Ziurtatze Agentzia (CatCert), Ecofirma (Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren)...  [Ikusi +]