".es" domeinua erabiltzeko eskubidea eskualdatu daiteke egungo araudiaren arabera.

Eskualdaketa arrunta:

Domeinuarekin lotura duen marka edo izen komertziala borondatez eskualdatu edo laga nahi bada, ondoko urratsak jarraituz jokatu behar da:
  • Titular zaharraren eskualdaketa eskaera.
     
    • “.es” domeinua Agente erregistratzaile batek kudeatzen badu, ondokoek hasi ahal izango dute eskualdaketa prozedura: domeinuaren izena kudeatzen duen agente erregistratzaileak, domeinuaren izenaren titularrak edo administrazio kontuetarako harremanetarako pertsonak.
      Prozedura Agente erregistratzaileak hasten badu, titularrak edo administrazio kontuetarako pertsonak posta elektronikoz jakinarazpen bat jasoko dute prozeduraren hasiera berretsi edo ezeztatzeko. Ondoren, bere identifikatzaile eta pasahitza erabiliz sistemara sartu beharko dute ekintza balidatzeko (berretsi edo ezeztatu).
      Titularrak edo Administrazio kontuetarako pertsonak hasten badute, domeinuaren izenak kudeatzeko sisteman bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz sartu eta "Domeinua eskualdatzeko eskera" aukera sakatu beharko dute.
    • “.es” domeinua ez badu Agente erregistratzaile batek kudeatzen, ondokoek hasi ahal izango dute eskualdaketa prozedura: horren Titularrak edo Administrazio harremanetarako pertsonak.
      Titularra edo Administrazio kontuetarako pertsona domeinuaren izenak kudeatzeko sisteman bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz sartu beharko dira, eta "Domeinua eskualdatzeko eskaera" aukera sakatu beharko dute.
  • Titular berriak baldintzak onartzeko eskaera.
Administrazio harremanetarako izendatutako pertsonak, “.es” domeinua erabiltzeko eskubidea eskuratzen duenak, jakinarazpen bat jasoko du posta elektronikoz eskualdaketa berresteko edo ez onartzeko, bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz domeinuen izenak kudeatzeko sistemara sartuz.
Berresten bada, Domeinuen Planean ezarritako esleipenaren zehaztapenak onartu beharko dira, eta erregistroaren datuak aldatzeko eskaera egin.

 

Eskualdaketa berezia:

Inter vivos edo mortis causa oinordetza unibertsalak eta enpresen oinordetza kasuetan oinordekoak izen berbera erabili ahal izango du, beti ere ondoko urratsak jarraituz gero:
  • Titular berriak baldintzak onartzeko eskaera.
    “.es” domeinua erabiltzeko eskubidea eskuratzen duenak edo Administrazio kontuetako harremanetarako izendatutako pertsonak bere identifikatzailea eta pasahitza erabiliz domeinuen izenak kudeatzeko sistemara sartu eta "Domeinu eskualdaketa bereziaren eskaera" aukera hautatu beharko dute Domeinuen Planean ezarritako esleipenaren zehaztapenak onartzeko eta erregistroaren datuak aldatzea eskatzeko.
    Kasu horretan, puntu horri dagozkion inguruabar bereziak ematen direla dokumentuen bidez egiaztatu beharko duzu.
 Eskaerak aurkezteko beharrezkoa izango da ondoko moduren batean identifikatzea:
  • NAN/Ziurtagiri elektronikoarekin*.
  • NANaren edo beste ziurtagiri baten fotokopiarekin.
 
Red.es-ek goian azaldutako informazioa jaso eta balioztatu ondoren, bai eskatzaileari, edo bere Agente erregistratzaileari, bai igorleari eskualdaketa burutu dela egiaztatuko dio bide telematikoen bidez.
Kontuan hartu ".es" domeinupeko Izenen Plan Nazionalaren hamahirugarren artikuluak ezarritakoaren arabera, ".es" domeinuan erregistro-datuek zehatzak eta egiazkoak izan behar dutela, bereziki administrazio-harremanetarako pertsonari dagozkionak. Hala izango ez balitz, domeinua ezingo da eskualdatu eta Red.es-ek domeinuaren izena ezereztatzeko prozedura abiarazi dezake.
 
Kontsultatu Erabiltzailearen eskuliburua prozedurari buruzko informazio zehatzagoa izateko.
 
*Abisua:
NAN elektronikoa (e-NAN) edo hurrengo erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da: CERES (Txanpon eta Zigilu Fabrika Nazionala), Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusia, Valentziar Erkidegoko Ziurtapenerako Agintaritza, Camerfirma (Merkataritza Ganberak), IZENPE (Eusko Jaurlaritza), Kataluniako Ziurtatze Agentzia (CatCert), Ecofirma (Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren)... 
[Ikusi +]