Agente erregistratzailearen bidez:

“.es” domeinua Agente erregistratzaile baten bidez kudeatzen bada, jar zaitez harremanetan zure Agente erregistratzailearekin agenteak berak administrazio kontuetarako harremanetarako pertsona alda dezan.
Sartu gure Agente erregistratzaileen zerrendan.

Erregistroaren bidez (Red.es):

“.es” domeinua ez bada Agente erregistratzaile baten bidez kudeatzen, ondokoek eskatu ahal izango dute administrazio kontuetarako harremanetarako pertsona aldatzea: titularrak edo erregistroko alta datuetan ageri den administrazio kontuetarako pertsonak.
Aldaketa eskatzeko domeinuen izenak kudeatzeko sisteman identifikatzailea eta pasahitza erabiliz sartu, “Nire domeinuak” atalean domeinua aurkitu eta “Editatu domeinua” aukera hautatu behar da.
 
Kontuan hartu ".es" domeinupeko Izenen Plan Nazionalaren hamahirugarren artikuluak ezarritakoaren arabera, ".es” domeinuan erregistro-datuek zehatzak eta egiazkoak izan behar dutela, bereziki administrazio-harremanetarako pertsonari dagozkionak. Hala izango ez balitz, Red.es-ek domeinuaren izena ezereztatzeko prozedura abiarazi dezake.
 
*Abisua:
NAN elektronikoa (e-NAN) edo hurrengo erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da: CERES (Txanpon eta Zigilu Fabrika Nazionala), Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusia, Valentziar Erkidegoko Ziurtapenerako Agintaritza, Camerfirma (Merkataritza Ganberak), IZENPE (Eusko Jaurlaritza), Kataluniako Ziurtatze Agentzia (CatCert), Ecofirma (Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren)... [Ikusi +]