".es" domeinu baten titularra, administrazio edofakturazio zerbitzuetarako harremanetarako pertsona edo teknikaria bazara, eta ezin baduzu erregistroko posta elektronikoko helbidera sartu, domeinuen izenak kudeatzeko sistemara sartuz aldatu ahal izango duzu zure identifikatzaile eta pasahitza erabiliz eta zure profila editatuz. Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, ondoren adierazten den prozesua jarraituz egin beharko duzu aldaketa:
  1. Hautatu Aldatu posta elektronikoa aukera, domeinuen izenak kudeatzeko sistemara sartzeko orrian eskuragarri dagoena.
  2. dierazi aldatu nahi duzun harremanetarako identifikatzailea eta horri dagokion posta elektronikoko helbide berria.
  3. Identifika zaitez modu hauetako baten bidez:
    • NAN/Ziurtagiri elektronikoarekin*.
    • NANaren edo beste ziurtagiri baten fotokopiarekin.
    Aldaketa horiek berehala egingo dira, salbuespenezko egoera batzuetan izan ezik. Horietan gure operadoreek berrikusi eta onartu beharko dituzte.
Kontsultatu Erabiltzailearen eskuliburua prozesuari buruzko informazio zehatzagoa izateko.    
 
*Abisua:
NAN elektronikoa (e-NAN) edo hurrengo erakunde ziurtatzaileren batek igorritako ziurtagiri digitalen bat izan beharko da: CERES (Txanpon eta Zigilu Fabrika Nazionala), Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusia, Valentziar Erkidegoko Ziurtapenerako Agintaritza, Camerfirma (Merkataritza Ganberak), IZENPE (Eusko Jaurlaritza), Kataluniako Ziurtatze Agentzia (CatCert), Ecofirma (Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren)... [Ikusi +]