Helbide elektronikoa

Gure helbide elektronikoa, info@dominios.es, eguneko 24 orduetan eta astelehenetik igandera erabil dezakezu. Jasotzen ditugun kontsultei 8:00 etatik 20:00 etara erantzungo diegu, astelehenetik ostiralera.

Horrez gain, jarraian duzun inprimakiaren bidez ere jar zaitezke Dominios ".es" erakundearekin harremanetan:

 

Ahal baduzu, eman datu hauetakoren bat:
  1. Izapidetzen ari den eskaeraren tiketa edo erreferentzia
  2. Aurretiaz egindako kontsultaren batekin lotura badu, aurreko kontsulta horren tiketa
  3. Kontsulta zein domeinuren inguruan egiten da
  4. Kontsultaren arrazoiaren deskribapena, ahal bezain argi eta zehatz, beste edozein kasutan

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, xedatutakoari jarraiki, Red.es enpresa-erakunde publikoak, egoitza Edificio Bronce, Plaza Manuel Gómez Moreno s/n, 28020, Madrid duenak, jakinarazten du dokumentu hau borondatez betetzetik lortutako datuak Red.es enpresa-erakunde publikoaren jabetzako fitxategi batean sartuko direla, kudeatzeko. Halaber, jakinarazten dizugu honako helburu hauetarako biltzen eta kudeatzen direla datuok: batetik, Red.es-ekin lotura duten ekitaldi, jarduera edo ekintzei buruzko informazioa elektronikoki helarazteko eta, bestetik, Red.es-ek erabiltzaileei ematen dizkien zerbitzuak kudeatu, eman, zabaldu eta hobetzeko. Red.es-ek sekretua betetzeko konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuei dagokienez, baita isilpekotasunez erabiltzeko beharrari dagokionez ere. Beharrezko neurriak hartuko ditu baimenik gabeko aldaketarik, galerarik, tratamendurik edo sarbiderik izan ez dadin.

Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzakezu, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoaren, arabera eta lehen adierazitako helbidera idatzizko jakinarazpen bat bidaliz, NANaren fotokopiarekin batera.

Helbidea

Departamento Registro de Dominios ".es"
Entidad Pública Empresarial red.es

Edificio Bronce
Plaza Manuel Gómez Moreno, s/n
28020 Madrid (España)

Red.es Enpresa Erakunde Publikoaren Identifikazio Fiskaleko Kodea: Q-2891006-E