Domeinu bat ondorengo bide hauetakoren bat erabiliz erregistra dezakezu:

1. Erregitratzaile ziurtatu baten bidez:

Kudeaketa lana egingo du eta balio erantsiko hainbat abantaila eta zerbitzu eskainiko dizkizu, prezio lehiakorrean.
Hona hemen Red.es-en Erregistratzaile ziurtatuen zerrenda
Erregistratzailea Dominios.es-en egin beharreko izapideak egiteaz arduratuko da. Salbuespenezko kasuetan bakarrik egin beharko duzu kudeaketa lanen bat gurekin zuzenean.
Dominios.es-ek modu aktiboan bultzatzen ditu erregistratzaile ziurtatuak.

2. Dominios.es-en bidez:

Dominios.es-ek arrazoi bereziak direla medio bitartekaririk behar ez duten egoera oso zehatzetan bakarrik gauzatzen ditu zuzenean erregistro eta kudeaketa lanak. Dominios.es-en bidez zuzenean erregistratuz gero, domeinuaren izena besterik ez da lortzen eta, baldintza berezietan egiten denez, garesti ateratzen da, barne araudi bidez ezarritako prezioei jarraiki.
Domeinua kudeatzeko sisteman sar zaitezke, honako bide hauetakoren bat erabiliz:
       1- Dominios.es-en erregistratzerakoan eman zitzaizkizun identifikatzailea eta pasahitza sartuta.
       2- NANe/ziurtagiri bidez baimenduta, NANe/ziurtagiria zure identifikatzailearekin elkartu ondoren. 
 
Erregistratuta egon ezean, sartu hemen.

 


 

  • Erregistratuta egon ezean, Dominios.es-en egin dezakezu: 

Dominios.es-en erregistratu

  • Posta elektronikoko helbidea aldatu nahi baduzu:

Helbide elektronikoa aldatu

  • Pasahitza ahaztu baduzu, berreskura dezakezu:

Pasahitza berreskuratu