Agente Erregistratzaileek zerbitzu asko eskaintzen dituzte domeinuarekin batera (web orriak, posta elektronikoa, patenteak eta markak...).
Agente Erregistratzaileen oinarrizko funtzioak ondokoak dira:
  • Red.es-en aurrean eskatzaileen ordezkariak izatea domeinuak esleitzeko eta berritzeko.
  • Domeinuak eskatu eta euren zerbitzuak kontratatzen dituztenei aholkuak ematea eta behar diren kudeatze-lanak egitea.
  • ".es" domeinupeko esleipen eta berritze eskaerak izapidetzea.
  • Red.es-ek agindutako beste edozein funtzio, domeinuen esleipenarekin eta berritzearekin lotutakoak.
Red.es erakundean Agente Erregistratzaileen irudia aktiboki sustatzen dugu. Zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte prezio onenean.